Recientemente ENBA acudió al Parlamento Vasco para exponer las prioridades de los baserritarras profesionales y recabar la atención de los parlamentarios para los productores de alimentos. El documento adjunto está en euskara.

mikellegebiltzar
Ekainaren 30ean Eusko Legebiltzarrean izan zen ENBAko ordezkariaren den Mikel Arteagaren agerraldia, hain zuzen ere, EAJ-PNVren eskaerari erantzunez 2 sindikatuak izan ziren egungo krisisari eta etorkizunerako irtenbideaz mintzatzeko.

Arteagak Nekzaritzako batzordearen aurrean mintzatu zen eta aurrez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin zuen bezala, baserritar profesionalen ikuspegia eramaten saiatu zen eta hauen interesak mahaigaineratzen.

Azken aldiontan, ENBA aldetik oso kezkatuta gaude erakundeetako hainbat guneetan soil soilik ingurumen eta paiasaiari mesede egiten dion neurriko nekazaritzaren aldeko jarrera nagusitzen ari delako, elikagaiak hornitzearen funtzioa bigarren mailan ipiniz eta baserrien, txikiak baino enpresak diren neurrian, heuren alde ekonomikoa eta ustiapenen errentagarritasuna ahaztuz eta are okerrago, errefusatuz.

Hori dela eta, Mikel Arteagak 8 erronka azpimarratu zituen bere agerraldian:

  1. Merkaturatzea. Arteagaren ustean ezin dugu merkatu mota batetara mugatu eta besteak alboratu; merkatuko nitxo guztiak izanbehar dira kontuan eta horren arabera, bakoitzak exijitzen dituen tresnak eta bideak jorratu. Hirietako merkatura heltzeko kooperatibak edota ekoizleez partehartutako enpresak aldarrikatu zituen eta bere ustean, urrutiko merkatuetara iristeko behar diren enpresa merkaturatzaile indartsuak sustatu beharko dira, erakunde, entitate eta elkarte ezberdinen inplikazioa aldarrikatuz.
  2. Prezioen egonkortasuna. Aurerra begira ekoizpenaren prezioen gorabehera haundiak nagustiko dira eta honen aurrean, urte batzutarako akordio interprofesionalak aldarrikatu zituen Arteagak. Bestalde, bertako ekoizpenetan gutxieneko prezioen akordioak, Eusko Jaurlaritzako prezioen behatokia osatu eta zabaldu eta aurrera begira, errenta asegurua sustatzea eskatu zuen.
  3. Ekoizpenaren egituraketa. Ustiapen asoziatiboak bultzatu beharko lirateke Arteagaren ustez, batez ere, ekoizle gazteen bizimodu kalitatea hobetzeko; ezkoizleak kontsumitzaileenganaino heltzen diren kooperatibetan sartzea proposatu zuen, beti ere, kontsumitzaileen beharretara egokitu ahal izateko eta zenbait azpisektoretarako, ekoizpena trakzionatuko duen industriaren beharra mahaigaineratu zuen.
  4. Inberstsio teknolojikoak. Baserritarren lan baldintzak hobetzeko eta ekoizpena hobetzeko beharrezkoa da ustiapenetan etengabeko hobekuntza teknolojikoa eta honen aurrean, ezinbestekotzat jo zuen Aldundien babesa bermatzea. Ekoizpenari dagokionean, baratzagintza alorrean hain garrantzitsua den kojenerazio sistemetarako laguntzak ezartzea eskatu zuen eta kontsumitzaileen behar aldakorretara egokitzeko formatoetan berrikuntza bultzatzea oso beharrezko jo zuen.
  5. Ingurumena – klima aldaketa. Gizarte eta arduradun politikoei begira, nekazal iharduerak hainbeste aldarrikatzen diren gaiekin (klima aldaketa, paisaia, bioaniztasuna, suteak, etb.) lotzea ezinbestekoa da. Merkatuak ordaintzen ez dituen onura publikoetarako laguntza publikoak eskatu zituen, batez ere, Natura 2000 guneetako ustiapenetarako.
  6. Lurra. Ustiapen asoziatiboak sustatuz, lurren berrantolaketa, ustiapen haunditzea, etb emango dira eta hori da bide bakarra, gaur egungo, mikro-ustiapenek dituzten mugak gainditzeko. Lur fondo edota bankuen tresnak indartzea proposatu zuen, aurrera begira aurrekontu duinarekin eta horretarako, proposamen gisara, cultura alorrerako ematen den bezala, azpiegitura obretako aurrekontuaren %1 bereganatzea eta gainera, heuren lurrak fondo-bankuen eskutan uzten dituzten jabeentzako onura fiskalak.
  7. Dibertsifikazioa. Norberaren ekoizpenaren balio erantsia bultzatzea izan beharko luke ekoizleen errenta gehitzeko biderik nagusiena; horrezaz gain, nekazalturismo, udal eta aldundirako lanak, energia berriztagarriak, elikagaien dastaketa eta beste ustiapenetarako lanak izan daitezke baserritarren dirusarrerak osatzeko proposamenak.
  8. Formazioa. Baserritarren etengabeko formazioa indartu; formazio teknolojikoa aurrez aipatu dugun ustiapenetako berrikuntza teknolojikoa eta administrazio nahiz eguneroko lanetarako hain beharrezko ditugun telekomunikazioetan prestatzeko.