instagramFacebookTwitter
Vinitech sifel

ENBA AGR FAMILIAR 1

ENBA nekazal sindikatuak Europako Nekazal Politika Bateratuaren aplikazio berriaz gogoeta egiteko asmoz "Familia nekazaritza 2014-2020ko jomugan" izeneko ihardunaldia antolatu du, Familia Nekazaritzaren nazioarteko urtearen barnean.

Ihardunaldia abenduaren 19an ospatuko da Donostiako Kursaal Jauregian eta izena emateko azken eguna abenduak 15 da eta horretarako nahiz posta elektronikoaz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) nahiz telefonoz (943.650123) egin beharko du interesa duenak.

LABORAL Kutxa, KAIKU Korporazioa eta Harakai-Urkaiko okela kooperatibaren babesa duen ihardunaldi Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburua den Arantza Tapiak zabalduko du eta bere atzetik izango dira, ASAJAko nazioarteko zuzendaria den Ignacio López; Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko zuzendaria den Elena Gutierrez, Estatuko Elikagai kooperatibetako zuzendari orokorra den Eduardo Baamonde, belaunaldi berritze eta transmisio programetan aditua den Brigitte Chizelle eta Europako batzordeko nekazal merkatuko kontseilaria den Tomás García-Azcárate.

Ihardunaldiaren egitaraua osoa

 

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.
captcha 
Estoy de acuerdo con los Términos y Condiciones y con la Política de Privacidad

Facebook

Instagram

Subir