Igandean, urtarrilak 26, goizeko 11tan abiatuko da Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuaren Ohiko Batzarra, Urnietako Salesiar ikastetxean.

Batzarra bertan egongo diren udal, foru eta autonomi mailako agintariekin hasiko da.

Batzarrean, ohiko gaiaz gain, orain gutxi onartu berri den fiskalitatea eta Madrilen adostutako PAcaren aplikazioa izango dira tratatuko diren gai nagusiak.

Azkenik, eguerdiko 1ak aldera, ENBAko lehendakaria den IƱaki Goenagaren eskutik,  BASERRITARRON LAGUNA saria emango zaio Jaime Zubia jaunari baserritarren alde egindako lan bikaina eskertu asmoz baina batez ere, sektoreko ikuspegi profesionala zabaltzeagatik komunikabideetan, hain zuzen ere, azken 50 urteotan musutruke egindako lana eta batez ere, irrati alorrean.

Ondoren, Batzarra amaitu ostean, bertaratutakoak Urnietako EULA sagardotegian bazkalduko dute.