instagramFacebookTwitter

EHNE, ENBA, LORRA, BIFE (esnea), BIZKAIA ESNEA, EUSKAL HERRIA ESNEA, FORESTALISTAK, KONFEKOOP nekazaritza, BIHOEL (baratzezaintza), BIALTXA (txakolina), BIALKA (fruta) ASGAPIR (pirenaikoa), BLAE (limusin), ACOL (ardia), EKOLUR (ekologikoa), EUSKAL ABEREAK, GERNIKAKO INDABA, BEE (erlezainak), HEGOAK (erlezainak), BBE (blonda), BIZEL (mendi zaldia), ASBIZBUEN (astoak), AVI (oiloak), BIZKAIKO SAGARDOA, BIBEL (betizu), BIMOEL (montxina), BITEL (terreina), BIZKAIKO POTTOKA, ACCBI (zaldiak), BIUNEL (untxia), MENDI BELARDIEN ELKARTEAK, EUSKO PENTSU EGILEEN ELKARTEA, BIZKAIKO ALBAITARIEN ARGI LEGEZKO ELKARGOA

 

Ohar hau sinatzen dugun Bizkaiko nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza erakunde eta elkarteok, mezu argi bat helarazi nahi dogu Bilboko kontzentrazio honen bidez NEKAZARITZAK, ABELTZAINTZAK ETA BASOGINTZAK BADU ETORKIZUNA, ARDURAZ JOKA DEZAGUN/LA ACTIVIDAD AGRÍCOLA, GANADERA Y FORESTAL TIENE FUTURO, ACTUEMOS CON RESPONSABILIDAD.

Kostu-azpitik ekoiztera eta Bizkaiko erakundeen babes ezagatik kondenatzen gaituen elikadura-sistema baten ondorioz, Bizkaiko lehen sektorea krisian dagoela salatu nahi dugu. Gogoratu behar dogu, halaber, elikagaien ekoizpenari eusteko, mobilizazio hau ekoizpen-kostuak estaltzen dituzten bidezko prezioak eskatzeko dinamikaren barruan sartzen dela.

Elikagaien Katearen Legearen berehalako aplikazioa eskatzen dogu. Ezin dogu onartu banaketak zartagina kirtena helduta izatea, eta ekoizpen kostuak ordaindu gabe jarraitzen duten prezioak ezartzen jarraitzea. Nekazaritza sektorearen egiturazko krisiak, eta bereziki abeltzaintzako azpisektoreenak, berehalako erantzun ausartak eskatzen dauz.

Elika Katearen Lege berritua berehala eta modu errealean aplikatu ahal izateko, beharrezko jardunak egin ditzatela eskatzen diegu Euskal eta Estatuko administrazioei eta alderdi politikoei, gaur egungo egoera gaindi dadin, kostuak baino txikiagoak diren elikagaien ekoizpenean oinarritutako kate jasanezin eta bidegabe batekin.

Ekoizpen-kostuen hazkunde geldiezina eta esponentziala (% 30 inguru) dela eta, ekoizpen-sektorea itotzen ari da, ekoizpen-kostuak katearen hurrengo kateari ezin baitzaizkio jasanarazi. Horren guztiaren berehalako ondorioa likidezia-falta da, horrela, ekoizleak galerekin lan egiten ari dira eta kateatuta daude banaketa handi bati saldu behar izateko, euren etxeetara pobrezia eramanaz.

Era berean, Euskal Administrazioei koherentzia handiagoa eskatzen diogu familia nekazaritzari laguntzeko, ustiategi hauek estrategikoak izan behar direla eta ez beste batzuk aldarrikatuz.

 Bilbao, 2022ko urtarrilak 21.

ORONA FUNDAZIOAK jasoko du BASERRITARRON LAGUNAren 5. edizioko saria

ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren bosgarren edizioan ORONA FUNDAZIOA sarituko du abian jarritako jasangarritasunaren bidearen erdi-erdian, langilegoaren elikadura jasangarria, osasuntsua eta bertakoa jartzeagatik.

BASERRITARRON LAGUNA Sariaren lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria; 2015 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat; 2017an ETBko SUSTRAI saioarentzat eta 2019koa azkenik, Nikolas Segurolarentzat.

Orain, 5. Edizioa ospatuko dugu eta izan ditugun hautagai proposamenak aztertu eta baloratu ostean, aurtengo saria ORONA FUNDAZIOAri ematea erabaki dugu.

ORONA FUNDAZIOAk, 2014an erabaki estrategikoa hartu zuen, jasangarritasuna bere jardueraren ipar-orratza bezala ezarriz, ORONA enpresaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna alderaezinak direla erakutsiz.

Jasangarritasunaren bidean, lehen sektorearen ikuspegitik, oso garrantzitsua eta aldi berean, eredugarria da, ORONAk beren langileen elikadura osasuntsua, jasangarria eta bertakoa izateko hartu dituen erabakiak eta emandako urratsak, besteak beste, Diametro 200 bezalako jantokia, Fede Pacha sukaldari bikainarekin elkarlanean, eta langileentzako barazki kutxen zerbitzua eskeiniz.

ORONAk sustatutako dinamika, txalogarria izateaz gain, enpresa mundurako eta heuren jantoki-katering zerbitzutarako islatzen duen eredua da ENBArentzat, enpresa mundutik lehen sektorea eta ingurumenaren alde egin daitekeen lan bikainaren ispilu eta honenbestez, erabakiaren elementu eragilea da, sariarekin erdigunean kokatu nahiko genukeena.

Saria Urtarrilaren azken igandean, urtarrilaren 30ean, ORONA Fundazioko areto nagusian ospatuko dugun ENBAren Batzar Orokorrean banatuko dugu.

Elikaduraren zartagia banaketa kateek dute heldulekutik hartuta eta ekoizpen-kostuen azpitik ekoiztera behartzen gaituzte.

Nekazal sindikatuek Elikagaien Kateari buruzko Legea berehala aplikatzea eskatzen dute, izan ere, kostuen azpitik elikagaiak ekoiztean oinarritutako kate hau jasanezina eta bidegabea da.

Behean sinatzen dugun nekazal sindikatuok protesta egin dugu banaketa-zentro honen aurrean (ALCAMPO, Oiartzunen), eta beste behin ere nabarmendu nahi dugu, lehen sektoreko profesionalek eta, bereziki, abeltzaintzako azpisektore guztiek bizi duten egoera oso larria dela. Era berean, Gobernu Zentralari exijitzen diogu berehala aplika dezan Elikagai Katearen lege eraberritua, horrela egungo egoera gainditzen lagun baitezake, jasanezina eta bidegabea baita kostuen azpitik elikagaiak ekoiztean oinarritutako kate hau.

Ekoizpen-kostuen igoera geldiezinak (% 30 inguru) sektore ekoizlea itotzea ekarri du, ekoizpen-kostuak katearen hurrengo kate-mailan ezin dituelako erantsi, eta horren guztiaren berehalako ondorioa likidezia-falta delako, eta horrek ekoizleok galeretan lan egitera garamatza.

Ekoizleok prezio baxuen politikan oinarritzen den elikadura sistema hau salatu nahi dugu, izan ere, katearen katebegi desberdinen arteko desorekak produkzio-kostuen azpitik ekoiztera kondenatzen du sektore ekoizlea, eta horrek, lehen sektorea uztera bultzatzen ditu baserritarrak.

Baserritarrok, elikagaien ekoizle garen aldetik, indarrean dagoen legeriak elikadura-politika gardenagoa, bidezkoagoa eta orekatuagoa babestea behar dugu, balioa sortzeko eta balioa maila guztien artean modu ekitatiboan banatzeko.

Horregatik guztiagatik, gaur egun banaketa zentro honen aurrean gaude, hauek baitira, katearen benetako nagusiak eta katearen maila guztietan beren joko-arauak ezartzen dituztenak. Aurrerantzean, zentro hauetan Elikagai Katearen Lege berrian jasotakoa betetzen ez duen elikagairik ez egotea exijitzen dugu, eta bereziki, ekoizpen-kostuen azpitik ekoitzi denik ez dugu onartuko, ezta galeretan saltzen denik ere.

ENBA-EHNE

2021-12-30

 

 

 

Nekazal sektoreak bizi duen egoera larriaren aurrean nekazal elkarte guztiek bat egin dugu Elikagai Katearen Legearen berehalako aplikazioa eskatuz eta mobilizazio bateratuen egutegia plazaratu dugu.

Behean sinatzen dugun nekazal elkarteok, agerraldi publikoa egiten dugu lehen sektoreko profesionalok bizi dugun egoera larriaren berri emateko, bereziki, abeltzain azpisektoreak, eta onartu berri den Elikagai Katearen legearen erreforma berehala aplika dezaten eskatzen diegu, batetik, Madrilgo Gobernuari eta bestetik, EAEko eta Nafarroako gobernuei.

Ekoizpen kostuen neurri gabeko igoera geldiezina (%30ren ingurukoa) ekoizleak itotzera iritsi da, hauek ez baitira gai katearen hurrengo katebegiari beren kostuak eransteko eta egoera horren isla da baserritarrak inputak ezin ordainduta dabiltzala, likidezia lortzeko azienda saldu beharra dutela askok, besteak baserriko aseguruak kentzen... Kasu guztietan, agerikoa da baserritarrak lanean arituta ere galerak dituela. Adibide argiena esne sektorea genuke, azken hilabeteotan, ekoizpen kostua litroko 0,005 euroan igo den arren, litroko kostua 0,40 eta 0,42 euroan dago eta abeltzainek litroko 0,35-0,37 bitartean jasotzen dute. Bestalde, Nekazaritzako Ministeritzaren Katearen behatokiak egindako azterketaren arabera, abeltzainek dituzten ekoizpen kostuak estali eta Elikagai Katearen Legea betez gero, azken kontsumitzailearentzako ezarri beharreko salneurria litroko 0,70 eurokoa beharko luke izan.

Hori dela eta, Gasteiz eta Iruñeako gobernuetatik emandako laguntza zuzenak oinarrizko neurrien bidez osatu beharko lirateke, Elikagai Katea gardenagoa, justuagoa eta orekatuagoa egiteko neurriak hartzea behar beharrezkoa baita. Elikagai Kateak, gure ustez, nekazal produktuentzako balio gehigarria sortu behar du, balio hori ahalik eta modurik bidezkoenean eta orekatuenean bana dadin katebegi guztien artean. Egungo Elikagai Katea, milaka ekoizle, ehundaka elikagai enpresa eta hamarnaka distribuzio katez osatua dago, eta hasieratik oinarria desorekatua da, eta ez hori bakarrik, bidegabekeriez haratago, oso ohikoak dira katebegi indartsuenen aldetik, distribuzioarengandik bereziki, botere gehiegikeria kasuak.

Onartu berri den Elikagai Katearen Legearen erreformak jasotzen duen potentziala aitortu arren, ekoizleen aldetik, legearen berehalako aplikazioa eskatzen dugu eta horretarako, Nekazaritzako Ministeritzak, Gasteiz eta Iruñeako gobernuekin batera, Legea garatu dezatela aldarrikatzen dugu, prezioen behatokiak abian jarriz eta ahalik eta gertuen eta gure ekoizpen sistemetara egokitutako azterketak egin ditzatela, erreferentzia hauek elikagai kontratu guztietan eta kooperatibetako salerosketetan kontuan har daitezen.

Bide batez, Ministeritzari eskatzen diogu jar ditzala abian industria eta distribuzioarentzako berezko ikuskaritzak, bizkortu ditzala isun prozedurak, eguneratu ditzala katearen azterketak eta bestalde, AICA bitartez, helburu bereko autonomietako erakundeekin batera, egin dezala, ofizioz, katebegi ezberdinen artean eman ohi diren galerako salmentak eta ekoizpen kostuak estaltzen ez dituzten kontratuen aurka.

Bestalde, nekazal elkarteok bai industriari bai distribuzioari Legea bete dezatela eskatzen diegu. Beren negozio helburuek, beti epe laburrekoak, ekoizpen sektorea suntsitzen ari dira eta ondorioz, bai beraien eta baita herritarren hornidura ere arriskuan jar dezakete. Jokabide hau, guztiz arbuiagarria da eta honenbestez, gure mobilizazioen jomugan jartzen ditu.

Elikagai katea gardena, justua eta orekatua baldin bada, jasangarriagoa izango da jendarte osoarentzat, baina bereziki kontsumitzaileentzat.

Azkenik, behean sinatzen dugun elkarteok, modu bateratuan eta datozen asteetarako, EAE eta NFE zehar antolatutako mobilizazioen egutegia plazaratzen dugu:

 

 

  • Nafarroa. Abenduak 28, asteartea, merkatalgune baten aurrean.

  • Araba. Abenduak 29, asteazkena, erakunde baten aurrean.

  • Gipuzkoa. Abenduak 30, osteguna, merkatalgune baten aurrean.

  • Bizkaia. Urtarrilak 18, asteartea, merkatalgune baten aurrean.

 

Datozen egunetan, ekitaldi bakoitzaren deialdia kaleratuko dugu, ekimen bakoitzaren xehetasun guztiak azalduz.

 

 

Araba (UAGA), Bizkaia (EHNE-EHNE), Gipuzkoa (EHNE-ENBA), Nafarroa (UAGN-EHNE)

2021-12-21

Elikagaien Katearen Legea Kongresuan gaur onartu ostean

ENBAk Gobernu Zentralari exijitzen dio ikuslearen papera utzi, eta har dezala aktore protagonistaren papera.

ENBA nekazal elkarteak bere eszeptizismoa plazaratu nahi du, gaur goizean Diputatuen Kongresuan behin betiko onartu den Elikagaien Katearen legearen erreformaren aurrean, legeak izan ditzazkeen aldeko puntuek, beren aplikazioan Gobernu Zentralaren jarrera proaktiboa behar duela jabetuta.

Gaur onartutako Legeak, itxaropenerako leihoa zabaltzen duten puntu eta nobedade positiboak ditu, batez ere, elikagaien katea berrorekatzeko garaian bai eta, bereziki, elikagaien kateko katebegi ahulena, hau da, ekoizlea, babesteko helburuan.

Galerako salmenta debekatzea eta elikagaien salerosketarako kontratoean, legez, ekoizpen kostuak estaliko direla bermatzea dira, gure ustean, Legearen gakoak.

Hori bai, ez dugu inozoak izan nahi eta horrexegatik diogu, legearen aplikazioak Gobernu Zentralak bere pasotismoa alboan utzi eta aktibismoa bereganatu behar duela, bereziki, egunerokoan elikagaien katean ohikoak diren galerako salmenten aurrean, elikagaien katearen funtzionamendurako kontrolerako duen AICA agentzian bere kabuzko urratsak emanaz.

Bestalde, ezinbestekoa da Gobernu Zentralak orain arte agertu duen pasotismoa alboan utzi eta elikagaien kate barnean bizi den gudaren aurrean, ikusle hutsa izatetik protagonistaren papera hartzea eta katea berrorekatzeko jarrera proaktiboa agertu, botere gehiegikeriak ekidinez eta horretarako ezinbestekoa da, Frantziako ereduari jarraituz, erreferentzizko ekoizpen kostuak eta salmentako gutxieneko salneurriak finkatzea.

Azkenik, ENBAtik, Estatu osorako baliagarriak izango diren errefentziak lehenbaitlehen onartzea espero dugu baina ahaztu gabe, ekoizpen errealitatera hobeto egokitzeko, neurri berean, autonomia edo gertuagoko erreferentziak bideratu behar direla.

ENBA / 2021-12-02

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan