instagramFacebookTwitter

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak bere urteko Batzarra ospatuko du ostiral honetan, Urtarrilak 26, Hernaniko Orona Fundazioaren aretoan, "ETORKIZUNA irabaziko dugu" lemapean.

Batzarra goizeko 11tan hasiko da eta 12,30tan, barneko batzarra amaitzean, BASERRITARRON LAGUNA Sariaren banaketaren ekitaldi irekia izango da.

Esan bezala, ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren seigarren edizioan, Joxe Mari ZEBERIO sarituko du bizitza ibilbidean Familia Nekazaritzaren eta lehen sektorearen estrukturazioaren alde egindako lanagatik.

Bere ibilbidean zehar helburu bakarra izan du: lehen sektorearen eta familia baserriarentzat etorkizun duinaren alde lanegitea. Helburu horrekin,Cándido Iturriaga eta María Dañobetitia Fundazioan jardun zen eta handik bultzatuta, baserritarren egituratzea bultzatu zuen bai sindikalgintzan bai kooperatiba edota gestio etxe dagokionean.

Baserria, baserritarrak eta beren familien duintasuna aldarrrikatzeaz gain, gogor jardun da heuren alde eta zerbait azpimarratzearren, 1999an Munduko Landagunea-Foro Rural Mundial sorreraren gidaritza eman zuen eta lanaren islada dugu gaur egun mundu osoko 35 miloi nekazarien ordezkari diren 51 eragilez osatutako sarea.

Hona hemen prestatu dugun egitaraua

 

EGITARAUA:

- 11tan. Irekiera: Xabier Lertxundi (Hernaniko Alkatea)

Xabier Arruti (Lurralde Oreka Berdeko diputatua)

Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea)

- 11,30. ENBA eta ENARO kooperatibaren urteko kontuak.

- 11,45-12,25. 2023ko memoria

- 12,25-12,30. Atsedena

(Ateak zabalduko dira sozioak ez direnentzat)

- 12,30. BASERRITARRON LAGUNA Sariaren banaketa / Joxe Mari Zeberiori.

- 13,00-13,15. Ekitaldiaren itxiera. Iñaki Goenaga (ENBAko presidentea)

- 13,30. Elkartasunezko luntxa.

 

Eguna: Urtarrilak 26 ostirala

Lekua: Hernaniko ORONA Fundazioa. Auditorioa

* Batzarrerako aurrez izena ematea komeni da.

ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren seigarren edizioan JOXE MARI ZEBERIO sarituko du bere ibilbide osoan zehar sektorearen egituratzearen alde eta Familia Nekazaritzaren defentsan egindako lana aitortuz.

2014 urtean, BASERRITARRON LAGUNA Sariaren lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria; 2016 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat; 2018an ETBko SUSTRAI saioarentzat, 2020an Nikolas Segurolarentzat eta 2022an Orona Fundazioarentzat. Orain, 6. Edizioa ospatuko dugu eta izan ditugun 7 hautagai proposamenak aztertu eta baloratu ostean, aurtengo saria JOXE MARI ZEBERIO jaunari ematea erabaki dugu.

JOXE MARI ZEBERIO jauna Ataunen jaio zen 1949 urtean baina berehala Andoaingo baserri batera joan zen bizitzera. Bere ibilbidean zehar helburu bakarra izan du: lehen sektorearen eta familia baserriarentzat etorkizun duinaren alde lanegitea. Helburu horrekin, Cándido Iturriaga eta María Dañobetitia Fundazioan jardun zen eta handik bultzatuta, baserritarren egituratzea bultzatu zuen bai sindikalgintzan bai kooperatiba edota gestio etxe dagokionean.

Baserria, baserritarrak eta beren familien duintasuna aldarrrikatzeaz gain, gogor jardun da heuren alde eta zerbait azpimarratzearren, 1999an Munduko Landagunea-Foro Rural Mundial sorreraren gidaritza eman zuen eta lanaren islada dugu gaur egun mundu osoko 35 miloi nekazarien ordezkari diren 51 eragilez osatutako sarea.

ML-FRM lan eskergaitzaren ondorioz Familia Nekazaritza kontzeptua eta aldarria nazioarteko agenda politikoan txertatu da eta horren ondorioz nahiz ONU nahiz FAOrekin aurrez aurreko harremana lortu da eta Familia Nekazaritzaren Hamarkada onartu zen 2017 urteko abenduan.

Saria, hemendik hilabetera, Urtarrilaren azken ostiralean, urtarrilaren 26an, Hernaniko ORONA Fundazioaren Auditorioan ospatuko dugu, aurrez egingo den ENBAren Batzar Orokorra amaitu ondoren.

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak, Debako basurde uxaldi batean gertatutako tragediaren aurrean, lehen lehenik, giza legeak eskatzen duen bezala, hildakoaren familiari gure dolumina agertu nahiko genioke.

Bigarrenik, azken urteotan basurde uxaldietan dabiltzan ehiztari koadrilei gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi genieke, salbuespenak salbuespen, uxaldiak legeak finkatzen dituen baldintzetan gauzatzen baitira.

Urtean zehar mila uxalditik gora ematen dira Gipuzkoan, eta esan bezala, orain arte, ez da inoiz horrelako ezustekorik ez tragediarik gertatu, legedia zorrotz betetzen baita.

Gipuzkoan bizi eta lan egiten dugun baserritarrok, egunerokoan pairatzen ari garen basurde gainpopulazioaren kalteak ikusita, behar beharrezkotzat ditugu uxaldiak eta hauek gauzatzeko, ezinbestekoa da ehiztarien laguntza eta partehartzea. Nola ez, beti ere, segurtasun araudiak eta legedia errespetatuz. Horrexegatik, uxaldiekin jarraitzea espero dugu.

Beraz, amaitzeko, hildako familiaren atsekabearen aurrean gure elkartasuna agertzearekin batera, Gipuzkoako basurde koadriletan jarduten diren ehiztariei ere gure babesa eskeini nahi diegu.

ENBA eta EHNE nekazal sindikatuek, aldez aurretik iragarri zuten bezala, abeltzainekin Informazio Batzarrak egin dituzte hainbat eskualdetan eta horietan behi-haragia ekoizten duen sektoreak bizi duen egoera delikatuaren berri eman dute, batez ere errentagarritasun falta ukaezinagatik.

Batzarretan, bi sindikatuetako arduradunek egindako lan neketsuaren berri eman da, bai eta hainbat sektore-eragilerekin, kooperatibekin, banaketa-katerekin, harakinen gremioarekin eta erakunderekin egindako bilera kontaezinen berri ere, hala akordio egokia lortzeko.

Hori dela eta, lerro hauen bidez jakinarazi nahi dugu, abeltzainari prezioak birkokatzeko akordioa lortu ondoren, eta akordio hau egin beharreko bide luze baten lehen harria besterik ez dela jakinda ere, bi sindikatuetatik bertan behera utzi dugula larunbat honetarako, abenduaren 16rako, aurreikusita zegoen mobilizazioa.

Bi sindikatuen iritziz, beharrezkoa izango da akordio horren aplikazioa eta sektore ekoizle osoan ezartzen den jarraipena egitea, horrela haragi-kate osoari, bereziki abeltzaintzari, mesede egin diezaion.

Azkenik, EHNE eta ENBA sindikatuek uste dute beharrezkoa dela eta prest daudela kooperatibekin, harakinekin eta banaketarekin batera lan egiteko, Elikadura Katearen Legea zorrotz beteko duen prezio-sistema baten oinarriak finkatzeko eta, beraz, hura osatzen duten kate-maila guzti-guztiek produkzio-kostuak estaliko dituztela bermatzeko.

2023-12-12

Eusko label haragiaren ekoizpenak errentagarritasun ez izateak, salmenta puntuetan produktu falta ekarriko duela salatu dute ENBA-EHNE sindikatuetako euskal abeltzainek. Haragiaren sektorean gertatzen ari dena agertzeko eta baserritarren artean informazioa partekatzeko, Gipuzkoako 3 eskualdetako batzar informatiboak egingo dira eta datorren asterako mobiliazioen berri emango da.

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan