ENBA nekazal sindikatuak, asteartean Madrileko Ministro Kontseiluak hartutako hainbat neurri eta erabakien balorazioa kaleratu nahi du.

 

ONDO baloratzen ditugu:

- Oinarrizko elikagaietako BEZa %4tik 0ra jeistea (ogia, irina, esnea, gazta, arrautzak, fruta, barazkiak, lekaleak, patata eta zerealak).

- Olioa eta pastari dagokion BEZ %10etik %5era jeistea.

- Elikagaiak erosteko 200 eurotako bonoa familia zurgarrientzat.

- 2022 urtean erositako B gasoleoren litroko 20 xentimoko laguntza zuzena ematea, gasoleoaren zergaren zatikako itzulpena jasotzeko eskubidea duten baserritar profesionaleentzat.

- Ongarrietan izan den prezio igoerari aurre egiteko laguntza zuzenak ematea, hektareako 22 euro.

- Garraio publikorako laguntzak.

 

GAIZKI bezala baloratzen ditugu:

- Oinarrizko elikagaien zerrendatik kanpo uztea bai okela bai yogurra (arrainaz gain).

- Elikagaien prezioen igoerari aurre egiteko, gure ustean, ezinbestekoa da baserritarrok ekoizpenerako ezinbestekoak ditugu inputen BEZ jeistea (pentsua, gasoila, ongarriak,…) eta arlo horretan ez da ezer egin.

- Elikagaien katea betetzeko, kate osoaren gardentasuna areagotu eta katebegi bakoitzaren marjenak arautu beharko lirateke eta arlo honetan ere, ez da ezer egin.

- Erregaiari dagokionean, bere elikagaik eraldatu eta saltzen dituzten baserritarrak, erreparto lanetan darabilten ibilgailuaren A gasoilari dagokionean, litroko 20 xentimoko laguntza gabe geratu dira.

- Garraio publiko oso eskaxa edo baterik gabeko herri txikietako biztanleak, ezinbestekoa den ibilgailu partikularrarentzat, erregaiaren 20 xentimo laguntzatik kanpo geratu dira.