bbnn.1

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak, Batzarkide taldeei aurkeztutako txostenean, 1.783.000 eurotako igoera proposatzen du Foru Aldundiko aurrekontu totalak izango duen %5eko igoerarekin parekatuz eta bide batez, nekazal sektorean detektatu ditugun hainbat behar asetzeko.

Nekazaritzako sailaren aurrekontuari dagokionean, aurrekontua mantentze edo izoztea eman da eta gure ustean, onartezina da, sektoreak dituen beharrak ikusita.

2017ko aurrekontuaren azterketa konparatiboa egin eta hainbat argitasun edo/eta zalantza mahaigaineratu ostean, ENBA bezala, 2017rako honako eskakizunak planteatu nahi ditugu eta espero dugu Batzar Nagusietako taldeak beraganatzea eta Aldunditik proposaturiko aurrekontu proiektua hobetzeko asmoz:

- Inbertsiotarako Laguntza planaren partida 250.000 eurotan igo, aurtengorako aurreikusia dauden 500.000 eurotatik 750.000 eurotara igoz. Kopuru hau igotzean iaz izandako eskabideak estaltzea dugu helburu, partida eskaxa izatean jendea kanpoan gera ez dadin.

- Estremaduroak botatzeko partida eratu 750.000 eurotako kopuruarekin. Pinu zaharrak bota bai alde sanitarioa bai merkatuko arrazoiengatik laguntza oso aproposa da eta komenigarria, partida berria eratzea helburu horrekin.

- Aseguruen kontratatzioa sustatzeko partida 50.000 eurotan igo, 150.000tik 200.000 eurotara. Aseguru polizak dexente garestitu dira azken urteontan txertaturiko aldaketekin eta honezaz gain, ENESAren aportazioa ere jeitsi egin denez, uzta eta azienda aseguratzeko polizak dexente igo eta jendeak atzeraka egiteko arriskuan egon gaitezke.

- Basa animalien eragindako kalteen indemnizazioa partida 33.000 eurotan igo, 17.000tik 50.000 eurotara. Basa animalien kalte ordainak ordaintzeko zailtasunari aurre egiteko aukera emanaz.

- Landa bideen partida 700.000 eurotan igo, 2017rako aurreikusitako 800.000 eurotatik 1.500.000 eurotara igoz eta horrela, kontzeptu honetarako guztirako partida iazko 2.000.000 euroekin parekatuz.

GUZTIRA: 1.783.000 eurotako igoera bat, hau da, aurrekontua %4,78an igoera.