Notiziak

Iada kalean da Udazkeneko ENBA Aldizkariaren 212 zenbakia.

Pasa den ostiralean Ministro Kontseiluak esnea eta esnekien jatorria derrigorrez etiketatzea arautzen duen errege Dekretua onartu zuen. Araudiak kontsumitzaileen beharrak hasetu eta elikagaien jatorriari buruz gardentasuna ematen du. Kontsumitzaileen arteko inkesten arabera, espainiako kontsumitzaileen %88ak behar beharrezkoa jotzen du esnearen jatorria identifikatzea eta saltokien %86aren ustean, jatorria identifikatzeak salmentak hobetuko lituzke. Bide batez, gogora ekarri nahi dugu, aurrez Frantziak horrelako araudia onartua zuela eta indarrean jartzean, esne-esnekien inportazioa %45ean gutxitu direla.

ENBA nekazal elkarteak oso pozik jaso du orain egun gutxi argitaratu den 101/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa non lehen xedapen gehigarriak dekretuaren aplikazio-eremua zehazterakoan landa-ingurunea kanpo uzten duen.

ENBAren ustean Eusko Jaurlaritzak dekretuaren tramitazioan sektorearekiko begirunea eta malgutasuna azaldu du eta hori eskertzekoa da, are gehiago, ikusirik nahiz etxe nahiz logelatako modalitatea landagunean iada arautua dugula nahiz nekazalturismo nahiz landetxe modalitatean.

 

Irailaren 5ean argitaratutako Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean (EHAO) 117/2018 DEKRETUA, eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa jasotzen zen. Bertan dioenez, Nekazaritzarako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuak dauden baserriak (txartel berdea dutenak) salbuetsita geratuko dira heuren erabilera nagusia bizitegitarakoa ez denez. Bestalde, erabilera publikoko gune edo bide batera ematen duen fatxadarik ez duten familia bakarreko bizitegi-erabilerako eraikinen kasuan, EIT egin beharko dute baldin eta Udalak errekerituz gero. 

ENBAtik eskertu beharrean gaude Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak izandako jarrera eta ondorioz, nekazal sektoreko eragileokin izandako elkarrizketaren ostean, onartutako aldaketak eta bide batez, aitortu eta eskertu beharrean gaude euskal udalerrien elkarteko (EUDEL) herri txikien batzordeak egindako lana.

Egindako elkarlana ixilak bere emaitzak izan ditu eta poztekoa da.

 

+ EHAO (2018-09-05) 

  

 

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, 2014 urtean, ENBA sindikatuak ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean ONGI ETORRI BASERRIRA (OEB) ekimena sustatu zuen. Ekimenak etengabeko hazkuntza bizitzen ari da, 2014an 100 bisitari, 2015ean 250 bisitari, 2016an 450, 2017an 559 eta aurtengoan, azken uneko gorabeherak salbu, 2018an, 702 pertsonek izena eman dutelarik.

Aurtengo OEBn, Uztailak 6 eta 7an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko eta aurtengo edizioak  BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresaren babesa du eta NIREA programan atxikia da.

OEB!ri buruzko informazio guztia: www.ongietorribaserrira.eus