Notiziak

Gaur udararen haserarekin batera atera da ENBA Aldizkariaren 211 Udako zenbakia.

ENBA eta MERCADONA enpresak elkarlan hitzarmena sinatu berri dute aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko edizioa babesteko. ENBAtik Iñaki Goenaga presidentea eta MERCADONAtik Patricia Cortizas izan dira sinadura ekitaldian.

Lehenbiziko urtea da Mercadona ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenera atxikitzen dela, aurreko urteetan eta aurtengoan ere EROSKI eta BM soilik aritu baitira.

Ekainak 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta aukera honetaz baliatu ENBA baserritar elkartea ingurumenarekiko duen konpromezua agertzeko eta lan ildoari jarraituz, egun horretan, interesa duen edonorentzat zabalik izango den Konferentzia antolatu du "Abere ustialekuak eta ingurumena, Minda baino zerbait gehiago" lelopean eta bertan hizlari gisara MAPAMA ministeritzako abelzaintzako ingurumen alorreko aditua den Odon Sobrino jauna hizlari gisa jardungo delarik.

Hitzordua, Ekainak 5, asteartean izango da Zizurkilgo Fraisoro Ikastetxean, goizeko 11tan hasita. Konferentzia gazteleraz izango da.

 

ENBA eta BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresak elkarlan hitzarmena sinatu berri dute aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko edizioa babesle nagusia Legazpiko enpresa izateko. Sinadura honekin, ENBA nekazal elkarteak, sektorearekin zerikusi eta harremana duten enpresekin elkarlana jorratu nahi du eta hemendik aurrera, beste enpresa batzuekin zabaltzeko lana egingo du.

Atzo arratsaldean Bizkaiko ENBAren batzarra ospatu zen Mungiako Gurelur kooperatibako batzar aretoan. Batzarra zabaltzerakoan Nekazaritzako Foru diputatua den Elena Unzuetak hartu du parte eta ondoren, bertaratutako kide ugarien artean, Junta Direktiba berria izendatu dute, gaztetasuna eta esperientzia batuz, emakumeen presentzia areagotuz eta presidente berri modura Karlos Ibarrondo hautatuaz.