Notiziak

ENBA nekazal sindikatuak NIREA ekimenak Apirilaren 6rako, Bilboko Puppy ondoan antolatutako Esne Topa babestu eta partehartuko du, bere ustean, euskal kontsumitzaileen osasunerako onuragarria delako. Ekitaldiak 2 atal izango ditu, lehenik Domine hotelean esnearen onurei buruzko hitzaldiekin eta bigarrenik, Puppy ertzean, Guggenheim Museoaren atarian, jende ugari eta pertsonai ezagunekin batera, esne edalontziekin egindako Brindisa kolektiboa.

Euskadin, FEGAk argitaratutako txostenaren arabera, 2016an, Europako laguntza zuzenak jasotzen dituzten 8.331 pertsonen artean 3.193 emakume eta 5.138 gizonezko zeuden, emakumezkoak %38,32koa izanik. Bataz beste, emakume bakoitzak 2.684 euro jaso zituen eta aldiz, gizonezko bakoitzak, 4.712 euro. Hau da, emakumezkoek %40 gutxiago jaso zuten.

Adinaren araberako maila bakoitzari begiratuz gero, 25 urte azpikoen artean, guztira 43 pertsona daude eta horietatik, 38 gizonezkoak eta 5 soilik, emakumezkoak dira. Hau da, 25 urte azpikoen artean, emakumezkoak %11,6 dira. 25 eta 40 urtekoen artean, guxtira 681 pertsona daude, 523 gizonezkoak eta 158 emakumezkoak, hau da, emakumezkoak %23,20kora iristen dira. 40 eta 65 urte bitartekoen artean, guztira, 4.569 pertsona daude eta horietatik, 2.914 gizonezkoak eta 1.655 emakumezkoak, hau da, emakumezkoak %36,22 dira eta azkenik, 65 urtetik gorakoen artean, guztira, 3.038 pertsona daude eta horietatik, 1633 gizonezkoak eta 1.375 emakumezkoak, beraz, emakumezkoak %45,26 ra iristen dira.

Konklusio gisara, adinaren arabera gorantza goazen neurrian, emakumearen pisua gero eta haundiagoa da eta horren islada da, 25 urte azpikoen artean emakumeak %11,6 direla eta aldiz, 65 urtetik gorakoen artean, %45ra iristen dela.

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak Batzar Nagusietako taldeengana jo berri du PFEZren aldaketan, baserri munduan ematen den minifundismoari aurre egin, Lur Funtsa Publikoa indartu eta bide batez, hain beharrezko dugu belaunaldi aldaketa xamurtzeko aldaketa txerta dezaten.

Gaur egunean, Euskadiko ustialekuen azaleraren bataz besteko 11,9 hektareatakoa da, estatuko azaleraren erdia hain juxtu eta bestalde, adin nagusiko baserritarren artean lurra saltzeko dagoen zailtasun kulturalaren aurrean, tratamendu fiskalak oztopatu edo zaildu egiten du, lur mugikortasuna eta belaunaldi aldaketa gauzatzeko hain beharrezkoa dugu gazteen inkorporazioa.

ENBAk Batzar Nagusietan planteatu duenez, 1995ean Nekazaritza ustiapenak modernizatzeak Foru Dekretuan onartu, eta handik 5 urteetara bertan behera erori zen, nekazaritza iharduera helburu duen lur eta nekazal ondare salmentaren ondorioz lorturiko ondare gehikuntzarako exentzioa berreskuratzea lortu nahi da, salmenta bitartez, nekazal lur eta ondarearen mugikortasuna, ustialekuen tamaina egokia eta sektorea gaztetzea helburu izanik.

ENBA nekazal sindikatuak Nazioarteko Emakumearen Eguna ospatu asmoz VOLAR pelikula botako du Martxoaren 8an, goizeko 11tan, Tolosako egoitzako aretoan. "Volar" , Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu eta 2017ko Donostiako Zinemaldian aurkeztua izan zen.

ENBA sindikatuak dei berezia egin nahi die Gipuzkoako baserritarreri, nahiz emakume nahiz gizonezkoak izan, pelikula ikustera etor daitezen eta bide batez, ondoren  izango dugun elkarrizketan partehartzera. Etortzeko asmoz izanez gero, mesedez, aurrez eman izena 943.650123 zenbakian eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.