Notiziak

sagardoa

Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapena abian jarri den urtean eta sagar bilketaren atarian gaudenean, ENBA nekazal elkarteak bere kezka azaldu nahi du, orain arte emandako urratsen artean sagar ekoizleen papera ezer gutxi kontuan izan delako.
ENBAtik argi dugu Jatorrizko Izendapena ezinbesteko tresna dela, gure sagarra eta sagardoaren balioa goratzeko baina, argi utzi nahi dugu, ezin dugula jarraitu gehiago orain arte izandako jarrerarekin eta baserritarron sagarraren prezioa izoztuta izanik azken 12 urteotan.
Beraz, uste dugu, iritsi dela unea, sagar ekoizpena ere bultzatzeko eta horretarako ezinbestekoa da, baserritarrek jasotzen duten prezioa eguneratzea.

Gaia bere sakontasunean aztertzeko (Jatorrizko Izendapena, sagar kanpaina, prezioak, ...) ENBAk batzar berezia egingo du ostiral honetan, Irailak 8, goizeko 11tan Tolosako egoitzan eta honenbestez dei berezia egiten die sagardotarako sagarra ekoizten duten baserritarrak bertaratu daitezen.

ueElikagaien erosketan gero eta garrantzi haundiagoa du elikagai kate barneko antolakuntzak eta tamalez, oreka faltak. Azken urteotan, elikagai kate barnean ekoizlek jasotako onura etengabe jeisten ari da eta horren adibide, Europako estatistikek jasotzen dutena non ekoizleen onura %31tik (1995 urtean) %21eraino jeitsi den (2011an).

Egoera kezkagarria biurtzen ari da, are gehiago elikagai katearen barnean nahiz industriak baina batez ere distribuzioak hartzen ari den indarra kontuan izanik, eta honenbestez, Europako erakundek hainbat ekimen ari da sustatzen, elikagai katearen antolakuntza orekatzeko eta ekoizleen indarra edo pisua bermatzeko.

PAC.2Europako Batzordeak, uztailaren 18an ospatutako Nekazaritzako Ministrarien Kontseiluan hainbat estatuk, besteak beste Espainia, eskatutako laguntzen aurrerapena onartu berri du.

Onartutako neurrien artean ustialekuek bizi duten ittolarria leuntzeko Europako laguntza zuzenen aplikazioan nolabaiteko malgutasuna proposatzen da, hain zuzen ere, urriaren 16tik aurrera laguntza zuzenen %70 eta lurrari lotutako landa garapeneko laguntzen %85a, adibidez ICMak, aurreratzeko aukera eskeiniz.

Beraz, ENBA nekazal sindikatuak, aurreko urteetako jokabidea alboratu eta Europako diruaz efikaziaz kudeatzea eskatzen du, administrazioak garai hauetan bizi ohi duen geldotasunaz jabeturik, Eusko Jaurlaritza eta hiru Aldundiengana jotzen du, Europako Batzordeak ahalmentzen duen aukera lehenbaitlehen gauza dezaten eta Europak berak dioen bezala, ohiko kontrolak amaitu gabe ere, laguntza zuzenen %70a eta lurrari lotutako landa garapen laguntzen %85aren ordainketa aurrera dezaten.

Espero dugu, aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, Euskadik kudeaketa bizkor eta eredugarria erakutsiko duela.

DIA esnea

Estatuko esne ekoizpenak zertxobait gora egin (%0,6) eta neurri berean, prezioak behera egin duenean (-%0,6) eta egoeraren arrazoietako bat, edota hobeto esanda aitazki modura esne ekoizpenaren gorakada jartzen denean, DIA kateak Estatuko merkatua apurtzeko borondatea azaldu du, beste behin ere, Frantziko esnea merkaturatuz eta ez nolanahiko prezioan, 0,56 eurotan baizik.

Lotsagarria DIA katearen jokabidea eta ENBAtik dei egiten diogu, bere jokabide maltzurra zuzendu dezan.

Ona Web G ARRUGAETA 0827

(Argazkia: Gema Arrugaeta)

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 3 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da.

Aurtengoan, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren laugarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz.

Uztailak 7 eta 8an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 29 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.

Gogoratu bestalde, OEB! ekimenak KUTXA FUNDAZIOA duela babesle nagusi modura.