Notiziak

 

GABONETAN, EGIGUZU LEKUA ZURE MAHAIAN lelopean ENBA nekazal sindikatuak herritarrei dei berezia egiten die mahai inguruan familia elkartzen den egun bereziotan, mugaz muga, otorduak planifikatzerakoan gu ere kontuan izan gaitzaten.

Pandemiaren itxialdian bai legez bai gizartearen konbentzimenduz, argi geratu zen, baserritarrok funtsezkoak garela gure gizarte osorako ezinbesteko elikagaiak ekoizten ditugunez.

Orain, Gabonetan, funtsezkoak izaten jarraitzen dugula ekarri nahi dugu gogora eta mahai inguruan, 6 edo 10 eseri arren, mahai gainean GU izatea nahi genuke eta ospakizunen ardatza, bertako elikagaiak izatea nahi genuke.

Beraz, etxeko mahai inguruan 6 edo 10 elkartu arren, gogoratu baserritarrok funtsezkoak garela. Honenbestez, egiguzu lekua zure mahaian.

1. #COVID19a dela eta, Osasun Sailak osasun publikoaren arloan hartutako salbuespenezko neurrien araudia, 2020/10/26 argitaratutako Euskal Herrriko Aldizkari Ofizialean

2.  Lana dela eta norberaren edo langilearen joan-etorriak justifikatzeko ziurtagiriaren eredua. PDF formatoan / DOCX formatoan 

3. Ertzaintza eta udaltzaingoek osasun alarman aplikatzeko irizpideak. 2020/10/27

4.. Edozein zalantza edo beharra izanez gero: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943.650123 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 94.6300769 

 

 

Europako Batzordeak, urtero NPBko laguntzen aurrerapena onartzen du eta aurreko urteetan erdia onartzen bazuen ere, aurtengoan %70 aurreratzea baimentzen du, beti ere, baserritarren likideza hobetzeko asmoz eta bereziki aurtengo egoera larria kontuan izanik. 

Europako Batzordetik aurrerapenak Urriaren 16tik aurerra egitea baimentzen denez, ENBAtik dei berezia egiten diegu euskal erakundeei, bai Eusko Jaurlaritza bai Foru Aldundiak, aurrerapenen ordainketa lehenbaitlehen gauza dezaten, dirutza horiek erakundeen funtsetatik baserritarren eskutara bideratuz. Honenbestez, ordainketa tramiteak bixkortzea espero dugu.

FEGAk atzokoan kaleratutako prentsa oharrean arabera aurerrapena egiteko prest dauden 7 elkargo autonomo leudeke eta horien artean ez zegoen Euskadikoa, beraz, ENBAtik, beste behin, euskal erakundeei dei berezia luzatzen diegu ahalegin berezia egin dezaten Europako Batzordeak baimendutako hemen gauza dezaten.

Atzoko akordioaren ondoren, ENBAren ustean, Ministeritzak posizioaren aurrean, Euskadik Bere Plan Estrategikoa propioa izatea behar beharrezkoa da

Gaur goizaldean Europear Batasuneko nekazal ministrariek 2023-2027rako NPB berriari buruz onartu duten akordioa aurrera pausu garrantzitsua izan daiteke datozen hilabeteetan izango duen ibilbide luzea kontuan izanik, are gehiago, jakinik lortutako akordioa gero bai Europear Batzordearekin bai Legebiltzarrarekin kontsentsuatu beharko dutela.

Urte anitzetako Finantz Markoak - MFP delakoa onartutakoan gauzaturiko dirutza murrizketaz haratago, atzoko akordioan azpimarratzekoa da NPBeko lehen zutabe barrunean txertatutako Ekoeskemak eta hauentzat onartu den fondoen %20a. Ekoeskema hauek, behin betiko nola onartuko direnaren zain, dirusarreren beherapena narbamena suposa dezakete gure abeltzainentzat, batez ere, mendiko larretokien mantenua ez bada ekoeskema bezala kontsideratzen.

Orain, esan bezala, Europako Trilogoak geratzen diren arren, benetako borroka estatu mailara iritsiko da non bakoitzak, Europak eskeintzen duen malguntasunaren barrunean, bere plan estrategikoa diseinatu behar duen.

Hain zuzen horrexegatik, Espainiako estatu osorako plan estrategiko bakarra defendatzen duen Ministeritzaren aurrean, ENBAtik oso argi dugu behar beharrezkoa dela Euskadik bere plan estrategiko propioa izatea eta honekin batera bere finantz burtsa propioa, beti ere, mendialdeko nekazaritza, nekazari profesionalak eta lurraldean txertautako Familia Nekazaritza babesteko asmoz.

ENBAren ustean ez da posible estatu osorako plan estrategiko bakarraz hitzegitea are gehiago estatuak beregan duen nekazaritza, orografia, klimatologia eta gizarte aniztasuna kontuan hartzen badugu eta hain zuzen horrexegatik, ezinbestekotzat jotzen dugu Euskadik bere Euskal Plan Estrategiko propioa izatea.

Kantauriar Itsasertzeko nekazal sindikatu nagusiak ( ENBA- Euskal Nekazarien Batasuna, ASAGA- Asociación Agraria de Galicia, ASAJA Asturias, ASAJA Cantabria eta UAGN-Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra) elkarrekin atera dira Ministeritzatik lantzen ari diren Lurrak elikatzeko errege dekretuaren aurka, beren esanetan, kantauriar itsasertzeko abelzaintzaren aurkako eraso zuzena delako.

Kantauriar Itsasertzeko abelzaintza, mendialdean barreaiatuak dauden milaka famili ustialekuz osatua dago eta esan bezala, Ministeritzan lantzen ari diren Errege Dekretuak, besteak beste, ximaurra eta minda zabaltzeko araudia barneratzen duena, gu bezalako mendialdeko abelzaintzaren aurkakoa da, mendialdeaz gain, lursailak txikiak, sarri askotan biderik gabeak eta horrezaz gain euriak sortzen dituen eragozpenak izan behar direlako kontuan.

Kantauriak Itsasertzeko 5 nekazal sindikatuok alegazio bateratua landu eta aurkeztu dute, besteak beste, ximaurrak eta minda zabaltzerakon lursailen pendizearen araberako salbuespenak eskatuz eta bide beretik, arautzeko garaian gertueneko erakundea den Elkargo Autonomoarentzat eskumena exijituz.