Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 5 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da.

Aurtengoan, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren seigarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz.

Uztailak 5 eta 6an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 36 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.

Hona hemen baserrien zerrenda eta informazio osoa.

 

Uztailak 5 ostirala

 

 

 

Uztailak 6 larunbata

 

 

 

 

Bisitaren Ordutegia: 11,00 – 14,00

Baserri eta ibilbide gaineko informazioa: www.ongietorribaserrira.eus

Izena emateko: www.ongietorribaserrira.eus ko izen-emateko orrian

Izena emateko azken eguna : Uztailak 1 de Julio (barne)

Izena ematea DOHAIN da

ZOZKETAK: KALITATEAko produktu saskitxoak eta nekazalturismo batean, 4 pertsonentzako 2 gauko NEKATUReko Bonus Fuksia zozketatuko dugu.

Informazio telefonoa: 943.650123

* ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenari buruzko informazioa eta baserritarren adierazpenak lortzeko erreportairen bat egiteko, jar zaitezte harremanetan ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraolarekin (699.467686)