instagramFacebookTwitter
   

 

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 5 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da.

Aurtengoan, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren seigarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz.

Uztailak 5 eta 6an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 36 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.

Hona hemen baserrien zerrenda eta informazio osoa.

 

Uztailak 5 ostirala

 

  • Aia: AGIRRESOROAUNDI baserria (esne behiak – jezteko robota)

  • Donostia. UNANUE ZAR baserria (jateko sagarra - kiwi)

  • Elgoibar: MAUSITXA baserria (ardiak-gazta eta larre behiak)

  • Oiartzun: PELUZAR baserria (Baserriko arrautzak eta nekazalturismoa)

  • Errezil: BASABE-BARRENA baserria (sagastiak eta baserriko ogia) / Haur tailerra

  • Getaria: GAINTZA txakolindegia (mahastiak eta txakolina)

  • Lezama: La Gilda del Norte (Piparrak – Lezamako Angulak)

  • Oñati: GOMIZTEGI baserria (ardiak eta gazta)

 

 

Uztailak 6 larunbata

 

 

  • Antzuola. LAMARIANO AZPIKOA baserria. AMA-TXO gaztandegia. Ardia eta gazta sorta zabala

  • Aralar: Inazio Irastorza “KATXINA” artzainaren bordara joan gara, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko eta bide batez, bere behorrak ere. Oinez orduterdiko bidea da eta norberak bere ogitartekoa eman behar.

  • Arrieta. BIORTZARTXU ( Nekazaritza ekologikoa)

  • Azpeitia: PREMI-ETXEBERRI baserria (larre behiak, ardiak eta gazta)

  • Azkoitia: JAUREGI baserria (Lumagorriko oilaskoak).

  • Dima. ABANS abeltzaintza (Okelerako behiak)

  • Donostia. POKOPANDEGI baserria (esne behiak – Goenaga yogurrak)

  • Elorrio. ARRETA Baserria. (Okelerako Behiak)

  • Garai- Amorebieta-Etxano.MOMOITIO Baserria (Euskaber Arrautzak ekologikoak) eta ETXERRIAGA Baserria. (Sagarrak/sagardoa/ baratza)

  • Irun: OIHANALDE baserria (larre behiak, ekoizpen ekologikorako konbertsioan) eta OLA sagardotegia (sagastiak-sagardoa) bazkari kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.

  • Iurreta-Berriz. SAN MARKO Baserria ( Lora eta landareak) eta AIARBI Baserria (Esne behiak – esnea ontziratzea)

  • Iurreta. BASTERRA Baserria (Pinu basoa, kudeaketa jasangarriaren ziurtagiriarekin)

  • Loiu (Lauro). ABAROA Baserria. (Erlezaintza/ ezti ontziratzea) eta GAZTANATXU Barazkiak (Barazkiak)

  • Mungia. ARANTXA OÑAEDERRAren etxolak (Aire librean hazitako LUMAGORRI oilaskoak)

  • Mungia- Gamiz-Fika. LANDAKO ERROTA Baserria (Okelerako behiak) eta GOREKO Baserria. (Nekazaritza ekologikoa)

  • Ordizia. ARRAMENDI baserria (esne behiak) / Haur tailerral

  • Urnieta: EULA sagardotegia (sagastiak-sagardoa) eta ADARRAZPI baserria (ardiak, gazta eta mamia), bazkari-dastaketa kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitzeginda.

  • Urretxu: AIKUR Baserria (erleak-ezti ekologikoa-propolioa, erle museoa)

  • Zarautz: BASO-BELTZ baserria (barazkigintza)

  • Zerain-Idiazabal: OLABIDE (ardiak) eta ONDRAMUÑO baserria (ARANBURU gaztandegia)

 

 

Bisitaren Ordutegia: 11,00 – 14,00

Baserri eta ibilbide gaineko informazioa: www.ongietorribaserrira.eus

Izena emateko: www.ongietorribaserrira.eus ko izen-emateko orrian

Izena emateko azken eguna : Uztailak 1 de Julio (barne)

Izena ematea DOHAIN da

ZOZKETAK: KALITATEAko produktu saskitxoak eta nekazalturismo batean, 4 pertsonentzako 2 gauko NEKATUReko Bonus Fuksia zozketatuko dugu.

Informazio telefonoa: 943.650123

* ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenari buruzko informazioa eta baserritarren adierazpenak lortzeko erreportairen bat egiteko, jar zaitezte harremanetan ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraolarekin (699.467686)

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan