instagramFacebookTwitter

Gaur egun, nahiz jardunean ari diren baserritarrak nahiz baserritar berriak, oso ondo formatuta egotea ezinbesteko baldintza da, nekazal ihardueran jorratzen diren hainbat aspektu eta arlo menderatu ahal izateko.

Euskadin nekazal formazioan oso eskeintza zabala dugu, hasi nekazal eskoletan ematen dena araututako heziketarekin, Artzain Eskolako formazioa intentsiboarekin eta azkenik, sektoreko hainbat eragileekin elkarlanean, HAZItik eskeintzen den etengabeko heziketa eskeintza.

Araututako formakuntza

Ondoren agertzen diren 3 nekazal eskolak nekazaritza-abeltzaintza, basogintza, natur ingurunearen kudeaketa, lorezaintza eta loregintza arloetan espezializuta dagoen lanbide heziketako ikastetxeak dira. Eskeintza, integrala da, batetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin LH zikloak –erdi eta goi mailakoak- eskeintzen dute eta bestetik, Hazi Erakundearekin elkarlanean, Lanerako Prestakuntza.

Formakuntza intensiboa

Etengabeko formakuntza

Ikastaro, hitzaldi eta kongresu interesgarriak

  • Lupuludun sagardoa, Adunako R. Zabala sagardotegian

    Hiru urtetako prozesu luzeak bere fruitua eman du Adunan. Sagardo lupuluduna aurkeztu berri du Adunako R. Zabala sagardotegiak, %100 bertako lupuluarekin egindako lehen sagardoa. Aleo Vitro enpresa bioteknologikoaren laguntzaz egin dute lanketa R. Zabalako sagardogileek. Aurrez ere elkarlanean aritu izan dira eta, Aleo Vitro enpresak proposamena luzatu zienean, baiezkoa eman zuten R. Zabala sagardotegiko kideek. Landa lanak eta laborategiko probak egin dituzte geroztik, proiektu pilotua garatzen joateko. Azaroaren 24an aurkeztu zuten lan horren emaitza, lupulua duen bertako sagardoa. Produktu homogeneoa lortzeko, lan handia egin dute eta hura aurkeztuta, lanean jarraituko dutela azaldu dute. Bertako lupuluarekin Oso osorik Adunan ekoitzitako produktua…

  • 2020 Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beken programa

    Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu berri ditu Eusko Jaurlaritzak, 2020 Landa Garapen Planari jarraituz. Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beka hauek FEADER funtsek kofinantzatzen dituzte %80an. Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere, horren bidez beken onuradunak sektorearen kudeaketaren, funtzionamenduaren eta errealitatearen gaineko trebakuntza jaso dezan. Eskabideak aurkezteko epea 2020ko Matxoaren 31an amaitzen da. Oinarri arautzaileak Eskaera fitxa Onartze konpromezua

  • Azaroaren 27an GURE LURRA3 Sembrando Futuro Topaketaren 3. edizioa ospatuko da Donostian

    Azaroaren 27an, asteazkena, Donostiako KURSAAL Jauregian ospatuko da GURE LURRA3 Sembrando Futuro izeneko topaketa. Baserritarrak eta hiritarrak elkartu eta gerturatzeko topaketa eta aurtengoan, nekazal sektoreak gure bizitzarako hain beharrezko dugun oreka osatzeko unean egiten dituen ekarpenak jarri nahi dira balioan. Kontsumitzaileen % 62k kalitate gorenekoak eta osasungarriak diren elikadura produktuen aldeko autua egiten dute. Nabarmentzekoa da pertsonen ongizatean eta kontzientzian elikaduraren orekak hartu duen garrantzia. Baina kontzientzia berdinarekin neurtzen al dugu elikagai horien atzetik dagoen baserritarraren lana eta bizimodua? Zenbateraino ezagutzen dugu? Hiri eta landa eremuen ongizate ikuspegiak partekatu eta eztabaidatzeko asmoz antolatu dugu aurten ere hirugarren aldiz, GURE LURRA Kongresua. Baserritarren eta…

  • ENBAk Elikaduraren Nazioarteko eguna ¿SOMOS LO QUE COMEMOS o COMEMOS COMO SOMOS? mahainguarekin ospatuko du

    Urriaren 16an Elikaduraren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, ENBA nekazal sindikatuak auspotutako ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenak gaiari heldu asmoz “¿SOMOS LO QUE COMEMOS o COMEMOS COMO SOMOS?” izeneko mahaingurua antolatu du elikaduaren gaian interesa duen orori zabaldua. Elikadurara hurbiltzarekoan faktore ezberdin eta ugari daude eta horiexek dira aztertu nahi ditugunak eta bide batez, jorratu elikadurak eta gastronomiak gure nortasunean duen islada, gure elikagaiek gure elikaduran duten garrantzia, bertakotsaunaren premia, etb. Mahainguruan partehartuko duten profesionalak honako hauek dira: Josema Azpeitia (kazetaria, Ondojan.com koordinatzailea eta BCCko irakaslea), Nerea Segura (Dietista-Nutrizionista), Inma Iriondo (artzaina), Urkiri Salaberria (ikertzailea – Aiur Euskadi I+T), José Manuel…

  • Abelzaintza Birsortzailearen ikastaroa Urriaren 2tik 5era

    Aurrean dugun krisiaren arragoan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena gainditu beharreko erronka nagusietako bat gisa agertzen zaigu, baina, aldi berean, ingurumena, ekonomia, gizartea eta lana birsortzeko eta osasun fisikoa, finantzarioa eta emozionala onera ekartzeko ere irtenbideak abian jartzeko aukerarik handienak eskaintzen ditu.Egoera horren haritik, jardunaldi batzuetara gonbidatzen zaituztegu, non abeltzaintza eta artzaintza birsortzaileen teoriak, benetako esperientziak eta garapen aitzindariak trukatu eta eztabaidatuko diren.HAZI-Artzain Eskolak antolatu du topaketa, Nekazaritza Birsortzailearen Elkartearen eta NeikerTecnaliaren laguntzarekin, eta penintsulako eta Frantziako hainbat lekutatik etorritako abeltzain eta prestatzaile batzuen esku egongo da jardunaldia.Izena emateakEgitarauaJardunaldien kostua 90 eurokoa da eta edukiera mugatua da.Ostatua lekuan bertan, mantenu osoarekin: 52 € eguneko,izen-ematea irailaren 10a baino lehen egiten bada (plazak mugatuak eta inskripzio ordenaren arabera esleitutakoak).Soilik…

  • Baso formakuntza zabala prestatu du Murgiako Institutuak ikasturte berrirako

    Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuak 2019-2020 ikasturterako bere baso formakuntza osatzen duten ikastaroen zerrenda argitaratu du. 

  • "Latxa Urdina" gazta egiteko ikastaroa Irailaren 24an

    GAZTABERRI proiektua, Euskadiko gazta sorta zabalduz gure gaztagintzaren ardatza den Idiazabal gazta osatzeko asmoz eratutako proiektua, gazta ezberdinei buruzko hainbat ikastaroz osatutako ibilbide formatiboa da eta horietako azken, "Latxa Urdina" deitutako gazta egiteko ikastaroa da, hain zuzen ere, Irailaren 24an ospatuko dena. Matrikularen kostua 36 eurotakoa da. Izena emateko informazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 683.641.866

  • GAZTEN AFINAZIOA ikastaroa LEARTIKER zentroan

    Laurent Mons afinatzaile ospetsuaren eskutik (Mons formager-affineur) ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko da Leartiker Zentro Teknologikoan. Noiz IRAILAK 11, 12 eta 13Non LEARTIKER Zentro TeknologikoanPonentea LAURENT MONSIraupena 21 orduMatrikula 475 euro

  • ¨OTSOA. Iberiar Penintsula eta Euskal Herrian otsoaren populazioaren egungo egoera eta bilakaera" hitzaldia Apirilaren 25ean

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak Otsoa Arriskuan dauden espezieen euskal Katalogoan sartzeko tramitazioa hasi berri du eta erabaki honek, kezka larria saortu du abelzaintza estentsiboan jarduten diren abeltzain guztien artean, nahiz ardiak nahi behiak edo behorrak izan. Hori dela eta, Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak ¨OTSOA. Iberiar Penintsula eta Euskal Herrian otsoaren populazioaren egungo egoera eta bilakaera" izeneko hitzaldia eskeiniko du eta horretarako Estatuan dagoen aditu nagusienetarikoa den Mario Sáenz de Buruaga, biologoa, ikertzailea eta CRN kontsultorako zuzendaria gonbidatu du. Hitzaldia Apirilaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 15,30tatik 17,30tara ospatuko da Zaldibiako Goizane Zentruan. Hitzaldia irekia izango da, edonor joateko modukoa baina, hori bai, aurrez izena…

  • Karrantzan, martxoaren 14an ospatuko da Lan arriskuen aurreko prebentzioaren lehen Ihardunaldia

    Bizkaiko ENBA nekazal sindikatuak eta LORRA gestio etxeak elkarrekin antolatuta, Martxoaren 14an ospatuko da Bizkaiko Lan Arriskuen aurreko Prebentzioaren Lehen Ihardunaldia. Ihardunaldia Karrantzako GUVAC kooperatiban ospatuko da, martxoak 14, ostegunean

  • ENBAk Lan Arriskuen aurreko prebentzioaren 2.garren Ihardunaldia ospatuko du Otsailaren 26an

    Gaur egun indarrean dagoen legediaren arabera, Lan arriskuen prebentzioa gure baserrietan bete beharreko eskakizuna da, lehen lehenik, gure osasuna eta etxekoen ongizatea babesteko eta bigarrenik, ustialekuan kontratatuak ditugun langileen istripuak ekiditzeko. Langileak izan ala ez, lan arrisku prebentzioaren legea bete beharra dugu, bakoitzak bere mailan eta era ezberdinean baina, denok, bete behar dugu legea. Iaz ospatutako Lehen Ihardunaldiaren ondoren, aurtengoan, Bigarrena hiru gaitean zentratu dugu: Fitosanitarioen erabilpen ziurrerako gida berria, esne behitegietan iaz eginiko kontrolen konklusioak eta azkenik, Amankomuneko zerbitzuaren berri ematea. Ihardunaldia / Jornada 11,00 – Ongietorria / Bienvenida Iñaki Goenaga / ENBAko presidentea Amaia Aizpuru / ABELUReko teknikaria…

  • Abenduak 11. Fraisoro. Ohiko praktikak eta LH bikoitzaren berri emango duen hitzaldi informatiboa

    Lanbide Heziketan behar beharrezkoa jotzen da ikastetxean emandako teoria enpresetan egindako praktikekin osatzea eta arlo industrialean hain arrunta den hau, tamalez, ez da hain ohikoa nekazal alorrean. Bestalde, azken urteotan sarri entzun izan dugu, teoria eta praktika uztartzen dituen LH bikoitzaren onurak. Lanbide Heziketa bikoitzak ikasleak dituen praktika beharrak enpresariak hezitako gazte jendea lortzeko duen beharrarekin uztartzen ditu eta enpresan laneginez hartzen den esperientzia onuragarria da bai enpresariarentzat bai gaztearentzat, beti ere, kontuan izanik, Lanbide Heziketa bikoitzaren azken helburua ikaslea gero enpresan txertatzea dela. Hau dela eta, ENBA nekazal elkarteak, hezitutako eta esperientzia duen eskulanaren beharra dutela baserritarrek eta aldi…

  • Biozidak aplikatzeko karnetak 2020ko uztailean iraungiko dira. Nola berritu jakin nahi duzu?

    Dakizun bezala 2020 urteko uztailaren 14ko iraungitze data dute egun indarrean ditugun biozidak aplikatzeko karnetak. Indarrean dagoen araudiaren arabera biozidak erabiltzen jarraitu ahal izateko kualifikazio profesionala lortu behar da, hain zuzen ere, gutxienez 300 ordutakoa eta gure ustean, betebehar hau gehiegizkoa da iharduera txiki eta ertainetarako. Problematika aztertu ostean Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden HAZI eta ELIKA arteko elkarlanean orain arte biozidak aplikatzen ibili direnen ahalmen profesionala baliozkotzea jo da egokien, orain arte lortutako jakinduria eta esperientzia baliozkotuz, araudiak exijitzen dituen 300 ordutako formakuntza ordezkatuz. Baliozkotzea lortzeko jarraitu behar den bidea ezagutu nahi?

  • 2018ko bigarren seihilabeterako formakuntza gida atera berri du HAZIk

    HAZIk, seihilabete behin egin ohi duen bezala, 2018ko bigarren sei hilabeterako nekazal formakuntzaren gida argitaratu berri du. Egin klik esteka honetan.

  • Nekazaritza alorreko langileen babeserako gida argitaratu du Europako Batzordeak

    Europako Batzordeak nekazaritzaren alorrean diharduten langileentzako babes gida argitaratu berri du. Gida ez loteslea izan arren, oso kontuan izan beharrekoa da bai nekazaritzan, basogintzan zein abelzaintzan diharduten langileen aldetik.

  • NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN BISITA GIDATUAK PRESTATZEA

    Fraisoro Eskolak Hazi Fundazioarekin elkar lanean  ondoko ikastaro hau antolatu dute: NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN BISITA GIDATUAK PRESTATZEA. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da Azpeitian (Sindikatu Zaharrean) eta 12 ordukoa izango da (matrikula 36 €) . Honekin batera egitaraua doakizu. Ikastaroa euskaraz izango da. Eskertuko genizueke informazioa zabaltzea.

  • Baso Jardunaldiak Arrasaten

    Arrasateko herrian ospatuko dira 2018ko Baso Jardunaldiak, egungo basogintzaren berri emateko eta bide batez, modu jasangarrian baso kudeaketa teknika berriak mahaigaineratzeko. Jardunaldiak Otsailaren 28an hasi eta Martxoaren 3an amaituko dira eta bertan partehartzeko aurrez izena eman beharko duzu Fraisoroko Eskolan (943.6921.66)  

  • Lan Arrisku Prebentzioari buruzko ihardunaldiak interesa haundia piztu du

    Gaur goizean, Fraisoroko Eskolan, nekazaritza alorreko Lan Arrisku Prebentzioari buruzko ihardunaldia ospatu dugu eta interesa haundia sortu duela aitortu beharrean gaude. Bertan izan dira, lehen lehenik, OSALANen Gipuzkoako nekazal sektoreko arduraduna den Victoria Álvarez anderea eta berak azaldu ditu bai Prebentzio Legeak aurreikusten dituen betebeharrak bai zuzenean kontratupean langileak dituzten baserritar edota kontratupean izan gabe, hainbat lan eta zerbitzu azpikontratatzen dituzten baserritarren kasuistika. Ondoren, ENBA barruan Prebentzio arduraduna den Iñigo Bilbaok, Prebentzio Zerbitzu Amankomunaren nondik-norakoak azaldu ditu, baldintzak, kostuak eta eskeintzen den zerbitzua. Bertan azaldutako informazioa ihardunaldian partehartu duteneri bidaliko zaie posta elektronikoaz. Lan Arrisku Prebentzioa egin nahi duena eta SPMAren…

  • Baserrietan Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Ihardunaldia

    Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak, OSALAN eta ABELURekin elkarlanean, nekazaritzan Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko ihardunaldia antolatu du Otsailaren 2rako, ostirala, goizeko 11tan hasita, Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolako areto nagusian. Goizeko 11etan, ihardunaldia zabaldu ostean, OSALANeko Victoria Álvarez emango du indarrean dagoen legediaren berri eta legediak baserritarrongan suposatzen dituzten betebeharrak. Jarraian, SPMAko (Servicio de Prevención Mancomunado Agrario) Sandra Muñozek, prebentzioa egiterakoan zerbitzu amankomunatuaren berri emango du. Antolatzaileon ustean, gaur egun indarrean dagoen legediaren arabera, Lan arriskuen prebentzioa gure baserrietan bete beharreko eskakizuna da, lehen lehenik, gure osasuna eta etxekoen ongizatea babesteko eta bigarrenik, ustialekuan kontratatuak ditugun langileen istripuak ekiditzeko. Langileak izan ala…

  • 2018ko lehen seihilabeterako formakuntza gida atera berri du HAZIk

    HAZIk, seihilabete behin egin ohi duen bezala, 2018ko lehen sei hilabeterako nekazal formakuntzaren gida argitaratu berri du. Egin klik esteka honetan.

  • Baratzezaintzako ihardunaldi profesionalak urtarrilaren 15etik 18ra

    Urtarrilaren 15etik 18ra, arratsaldeko 15,30tatik 19,00tara, Baratzezaintzako Ihardunaldien bigarren edizioa ospatuko da baratza alorreko profesionalentzat. Ihardunaldiak HAZI eta Fraisoro Eskolak antolatuak dira, Abelur, Neiker-Tecnalia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ikus ezazu ihardunaldien EGITARAUA eta eman lehenbaitlehen izena Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 843.692166 telefono zenbakian. Ihardunaldi osorako matrikula 50 eurotakoa da eta egun bakoitzekoa, aldiz, 25 eurotakoa.

  • Gaztak egiteko ikastaroa

    Fraisoro ESkolak, Lanbiderekin elkarlanean, ondoko ikastaro hau antolatu dute: GAZTAK EGITEA:  Gaztagintzako profesionaltasun-ziurtagiriaren Prestakuntza-modulu bat da. Ikastaro honen helburua ondoko hau da: gazta mota desberdinak egiten ikastea, oinarrizko gaztagintzatik hasita mota berritzaileetara iristeko, arraska handiagoa izan dezaketen gaztak merkaturatzeko. Artzaien kasuan aukera ezin hobea izan daiteke  gaztandegia geldi dagoen hilabeetan beste irtenbide bat emateko. Ruben Valbuenak, Valladolid-eko CAntagrullas Abeletxeko entzute handiko gaztagile-maisua (http://www.granjacantagrullas.com/) , emango du ikastaroa.

  • Elikagai berriak ekoiztea

    Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak, Urkomerekin elkarlanean ondoko ikastaro hau antolatu dute: ELIKAGAI BERRIAK EKOIZTEA. Honekin batera egitaraua doakizue. Kontutan hartu hitzaldi guztiak , bi izan ezik, euskaraz izango direla eta ikastaroa Azpeitian egingo dela. 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan