Gaur goizean, Fraisoroko Eskolan, nekazaritza alorreko Lan Arrisku Prebentzioari buruzko ihardunaldia ospatu dugu eta interesa haundia sortu duela aitortu beharrean gaude.
Bertan izan dira, lehen lehenik, OSALANen Gipuzkoako nekazal sektoreko arduraduna den Victoria Álvarez anderea eta berak azaldu ditu bai Prebentzio Legeak aurreikusten dituen betebeharrak bai zuzenean kontratupean langileak dituzten baserritar edota kontratupean izan gabe, hainbat lan eta zerbitzu azpikontratatzen dituzten baserritarren kasuistika.
Ondoren, ENBA barruan Prebentzio arduraduna den Iñigo Bilbaok, Prebentzio Zerbitzu Amankomunaren nondik-norakoak azaldu ditu, baldintzak, kostuak eta eskeintzen den zerbitzua. Bertan azaldutako informazioa ihardunaldian partehartu duteneri bidaliko zaie posta elektronikoaz.
Lan Arrisku Prebentzioa egin nahi duena eta SPMAren zerbitzuaz informazioa jaso edo kontratatu nahi duenak jar dadila harremanetan bai 943.650123 (Xabier) bai 94.6300769 (Iñigo).