instagramFacebookTwitter

Hiru urtetako prozesu luzeak bere fruitua eman du Adunan. Sagardo lupuluduna aurkeztu berri du Adunako R. Zabala sagardotegiak, %100 bertako lupuluarekin egindako lehen sagardoa.

Aleo Vitro enpresa bioteknologikoaren laguntzaz egin dute lanketa R. Zabalako sagardogileek. Aurrez ere elkarlanean aritu izan dira eta, Aleo Vitro enpresak proposamena luzatu zienean, baiezkoa eman zuten R. Zabala sagardotegiko kideek. Landa lanak eta laborategiko probak egin dituzte geroztik, proiektu pilotua garatzen joateko. Azaroaren 24an aurkeztu zuten lan horren emaitza, lupulua duen bertako sagardoa. Produktu homogeneoa lortzeko, lan handia egin dute eta hura aurkeztuta, lanean jarraituko dutela azaldu dute.

Bertako lupuluarekin

Oso osorik Adunan ekoitzitako produktua erabili dute Zabalako sagardo lupuluduna egiteko. Eneko Otxoak azaldu du nolakoa den Adunako lupulua: “Lehen aldia da erabat bertako produktuz osatutako sagardo lupuluduna egiten dela. Badira bi urte Zabala sagardotegiko kideak lupulu saila jartzera animatu zirela. Aduna bertako barietatea eta barietate komertziala jarri ditugu bertan. Sagardotegitik oso gertu dago saila; landare igokaria da eta hari luzeetan gora joaten da”. Bost eta zazpi metro arteko luzera hartzen dute lupulu landareek eta haien loreak dira aprobetxatzen direnak. “Horregatik, landare emeak bakarrik landatzen dira. Arrak ere ematen du lore bat, baina landare emearen lorea da produkziorako aprobetxatzen dena. Gure mintegietan ekoitzitako landareak erabili ditugu”.

Uzta, irailean

Irailean jasotzen da lupuluaren uzta. Landarea moztu, eta loreak banatzen zaizkio. Ondoren, lore horiek lehortzen jartzen dira, aurrerako erabili ahal izateko. “Adunan oso azkarra da prozesu hori guztia. Izan ere, sagardotegitik gertu dago saila eta, landarea moztuta, bertara ekarri eta loreak banatzen dira. Oso ordu gutxiren buruan, lehortzen jartzen dira lore horiek. Horrek, lorearen propietate guztiak oso ondo gordetzea bermatzen du. Behin loreak lehortuta, kontserbatzeko modu ezberdinak erabili ditugu: izoztu, airerik gabe gorde…, guztiak ere lupuluaren propietateak ahalik eta ondoen gordetzeko helburuz”, azaldu du Aleo Vitro enpresako kideak.

Bi barietate

R. Zabala sagardotegian ekoitzitako bertako sagardoari nahastu diote lupulua. “Azken emaitza bezala, bi barietate egin ditugu. Lehendabizikoa, erabat bertan ekoitzitako lupuluarekin egindakoa da, bigarrena, barietate komertzial bat erabilita. Bi sagardo ezberdin dira, oso ezaugarri bereizgarriekin”, azpimarratu dute.

Gustura azaldu da R. Zabala sagardotegiko Luis Zabala. “Lortutako sagardoak oso berezia dira. Edan-errazak direla esango nuke, baina bere zapore bereizgarriarekin. Jendeari gauza berriak probatzea gustatzen zaio eta iruditzen zait hau jendearen gustukoa izango dela”.

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu berri ditu Eusko Jaurlaritzak, 2020 Landa Garapen Planari jarraituz. Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beka hauek FEADER funtsek kofinantzatzen dituzte %80an.

Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere, horren bidez beken onuradunak sektorearen kudeaketaren, funtzionamenduaren eta errealitatearen gaineko trebakuntza jaso dezan.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko Matxoaren 31an amaitzen da.

Oinarri arautzaileak

Eskaera fitxa

Onartze konpromezua

Urriaren 16an Elikaduraren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, ENBA nekazal sindikatuak auspotutako ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenak gaiari heldu asmoz “¿SOMOS LO QUE COMEMOS o COMEMOS COMO SOMOS?” izeneko mahaingurua antolatu du elikaduaren gaian interesa duen orori zabaldua.

Elikadurara hurbiltzarekoan faktore ezberdin eta ugari daude eta horiexek dira aztertu nahi ditugunak eta bide batez, jorratu elikadurak eta gastronomiak gure nortasunean duen islada, gure elikagaiek gure elikaduran duten garrantzia, bertakotsaunaren premia, etb.

Mahainguruan partehartuko duten profesionalak honako hauek dira: Josema Azpeitia (kazetaria, Ondojan.com koordinatzailea eta BCCko irakaslea), Nerea Segura (Dietista-Nutrizionista), Inma Iriondo (artzaina), Urkiri Salaberria (ikertzailea – Aiur Euskadi I+T), José Manuel Etxaniz / Gipuzkoako Albaitari Kolejioko presidente ohia) eta aurrkezle lanetan, Aitor Buendía “La Ruta Slow” irrati saiokoa.

Mahaingua, gazteleraz ospatuko da, urriaren 7an izango da, arratsaldeko 7retan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta interesa duenak aurrez, urriak 4 baina lehen, izena ematea eskatzen da 943.650123 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. postan.

Azaroaren 27an, asteazkena, Donostiako KURSAAL Jauregian ospatuko da GURE LURRA3 Sembrando Futuro izeneko topaketa. Baserritarrak eta hiritarrak elkartu eta gerturatzeko topaketa eta aurtengoan, nekazal sektoreak gure bizitzarako hain beharrezko dugun oreka osatzeko unean egiten dituen ekarpenak jarri nahi dira balioan.

Kontsumitzaileen % 62k kalitate gorenekoak eta osasungarriak diren elikadura produktuen aldeko autua egiten dute. Nabarmentzekoa da pertsonen ongizatean eta kontzientzian elikaduraren orekak hartu duen garrantzia.

Baina kontzientzia berdinarekin neurtzen al dugu elikagai horien atzetik dagoen baserritarraren lana eta bizimodua? Zenbateraino ezagutzen dugu?

Hiri eta landa eremuen ongizate ikuspegiak partekatu eta eztabaidatzeko asmoz antolatu dugu aurten ere hirugarren aldiz, GURE LURRA Kongresua. Baserritarren eta hiritarren arteko topagunea.

Eta horretarako, bertako zein kanpoko esperientziak aztertuko ditugu adituen, baserritarren, eta hiritarren hitzaldi eta solasaldietan, baita publikoaren parte hartzearekin ere.

Pertsonen ongizateari buruz hitz egiten dugunean hizpide ditugulako elikaduraren oreka, elikagaien balio kateko eragileen konpromisoa, baserritar eta hiritar bizimoduen elkar ezagutza eta ulermena, eta ingurumenaren oreka.

EGITARAUA eta IZENA EMATEA Klika Hemen

 

Aurrean dugun krisiaren arragoan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena gainditu beharreko erronka nagusietako bat gisa agertzen zaigu, baina, aldi berean, ingurumena, ekonomia, gizartea eta lana birsortzeko eta osasun fisikoa, finantzarioa eta emozionala onera ekartzeko ere irtenbideak abian jartzeko aukerarik handienak eskaintzen ditu.
Egoera horren haritik, jardunaldi batzuetara gonbidatzen zaituztegu, non abeltzaintza eta artzaintza birsortzaileen teoriak, benetako esperientziak eta garapen aitzindariak trukatu eta eztabaidatuko diren.
HAZI-Artzain Eskolak antolatu du topaketa, Nekazaritza Birsortzailearen Elkartearen eta NeikerTecnaliaren laguntzarekin, eta penintsulako eta Frantziako hainbat lekutatik etorritako abeltzain eta prestatzaile batzuen esku egongo da jardunaldia.
Izena emateak
Egitaraua
Jardunaldien kostua 90 eurokoa da eta edukiera mugatua da.
Ostatua lekuan bertan, mantenu osoarekin: 52 € eguneko,izen-ematea irailaren 10a baino lehen egiten bada (plazak mugatuak eta inskripzio ordenaren arabera esleitutakoak).
Soilik bazkaria, 15 euro eguneko.
Janaria eta ostatua erreserbatzea

Izena emateko azken eguna: irailaren 16a

Informazio gehiago: HAZI Artzain Eskola - 943 25 10 08 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. (abuztuaren 19tik aurrera)

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan