instagramFacebookTwitter
   

HAZIk, seihilabete behin egin ohi duen bezala, 2018ko bigarren sei hilabeterako nekazal formakuntzaren gida argitaratu berri du. Egin klik esteka honetan.

Europako Batzordeak nekazaritzaren alorrean diharduten langileentzako babes gida argitaratu berri du. Gida ez loteslea izan arren, oso kontuan izan beharrekoa da bai nekazaritzan, basogintzan zein abelzaintzan diharduten langileen aldetik.

Arrasateko herrian ospatuko dira 2018ko Baso Jardunaldiak, egungo basogintzaren berri emateko eta bide batez, modu jasangarrian baso kudeaketa teknika berriak mahaigaineratzeko.

Jardunaldiak Otsailaren 28an hasi eta Martxoaren 3an amaituko dira eta bertan partehartzeko aurrez izena eman beharko duzu Fraisoroko Eskolan (943.6921.66)

 

Fraisoro Eskolak Hazi Fundazioarekin elkar lanean  ondoko ikastaro hau antolatu dute: NEKAZARITZA-USTIATEGIETAN BISITA GIDATUAK PRESTATZEA. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da Azpeitian (Sindikatu Zaharrean) eta 12 ordukoa izango da (matrikula 36 €) . Honekin batera egitaraua doakizu. Ikastaroa euskaraz izango da. Eskertuko genizueke informazioa zabaltzea.

Gaur goizean, Fraisoroko Eskolan, nekazaritza alorreko Lan Arrisku Prebentzioari buruzko ihardunaldia ospatu dugu eta interesa haundia sortu duela aitortu beharrean gaude.

Bertan izan dira, lehen lehenik, OSALANen Gipuzkoako nekazal sektoreko arduraduna den Victoria Álvarez anderea eta berak azaldu ditu bai Prebentzio Legeak aurreikusten dituen betebeharrak bai zuzenean kontratupean langileak dituzten baserritar edota kontratupean izan gabe, hainbat lan eta zerbitzu azpikontratatzen dituzten baserritarren kasuistika.

Ondoren, ENBA barruan Prebentzio arduraduna den Iñigo Bilbaok, Prebentzio Zerbitzu Amankomunaren nondik-norakoak azaldu ditu, baldintzak, kostuak eta eskeintzen den zerbitzua. Bertan azaldutako informazioa ihardunaldian partehartu duteneri bidaliko zaie posta elektronikoaz.

Lan Arrisku Prebentzioa egin nahi duena eta SPMAren zerbitzuaz informazioa jaso edo kontratatu nahi duenak jar dadila harremanetan bai 943.650123 (Xabier) bai 94.6300769 (Iñigo).

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan