instagramFacebookTwitter
   

Lanbide Heziketan behar beharrezkoa jotzen da ikastetxean emandako teoria enpresetan egindako praktikekin osatzea eta arlo industrialean hain arrunta den hau, tamalez, ez da hain ohikoa nekazal alorrean. Bestalde, azken urteotan sarri entzun izan dugu, teoria eta praktika uztartzen dituen LH bikoitzaren onurak.

Lanbide Heziketa bikoitzak ikasleak dituen praktika beharrak enpresariak hezitako gazte jendea lortzeko duen beharrarekin uztartzen ditu eta enpresan laneginez hartzen den esperientzia onuragarria da bai enpresariarentzat bai gaztearentzat, beti ere, kontuan izanik, Lanbide Heziketa bikoitzaren azken helburua ikaslea gero enpresan txertatzea dela.

Hau dela eta, ENBA nekazal elkarteak, hezitutako eta esperientzia duen eskulanaren beharra dutela baserritarrek eta aldi berean, ikasleak toerian ikasitakoa lan munduan aplikatzeko beharrezko dituzten praktikak ezinbestekoak direla jakitun, ustialekutan egiten diren ohiko praktikak eta Lanbide Heziketa bikoitzaren berri emango duen hitzaldi informatiboa antolatu du.

Beraz, nahiz ohiko praktiketan nahiz Lanbide Heziketa bikoitzean ikaslean baserrian hartzeko interesa izanez gero, azaldu zaitez Abenduaren 11an, goizeko 12tan, Fraisoroko Nekazal eskolan egingo den hitzaldira.

Hitzaldian Fraisoro Nekazal Eskolako arduradunek hartuko dute parte eta aurrez izena eman behar da 943.650123 zenbakian.

 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan