instagramFacebookTwitter
   

HAZIk, seihilabete behin egin ohi duen bezala, 2018ko lehen sei hilabeterako nekazal formakuntzaren gida argitaratu berri du. Egin klik esteka honetan.

Urtarrilaren 15etik 18ra, arratsaldeko 15,30tatik 19,00tara, Baratzezaintzako Ihardunaldien bigarren edizioa ospatuko da baratza alorreko profesionalentzat. Ihardunaldiak HAZI eta Fraisoro Eskolak antolatuak dira, Abelur, Neiker-Tecnalia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ikus ezazu ihardunaldien EGITARAUA eta eman lehenbaitlehen izena Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 843.692166 telefono zenbakian.

Ihardunaldi osorako matrikula 50 eurotakoa da eta egun bakoitzekoa, aldiz, 25 eurotakoa.

Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak, Urkomerekin elkarlanean ondoko ikastaro hau antolatu dute: ELIKAGAI BERRIAK EKOIZTEA. Honekin batera egitaraua doakizue. Kontutan hartu hitzaldi guztiak , bi izan ezik, euskaraz izango direla eta ikastaroa Azpeitian egingo dela. 

Fraisoro ESkolak, Lanbiderekin elkarlanean, ondoko ikastaro hau antolatu dute: GAZTAK EGITEA:  Gaztagintzako profesionaltasun-ziurtagiriaren Prestakuntza-modulu bat da.

Ikastaro honen helburua ondoko hau da: gazta mota desberdinak egiten ikastea, oinarrizko gaztagintzatik hasita mota berritzaileetara iristeko, arraska handiagoa izan dezaketen gaztak merkaturatzeko. Artzaien kasuan aukera ezin hobea izan daiteke  gaztandegia geldi dagoen hilabeetan beste irtenbide bat emateko.

Ruben Valbuenak, Valladolid-eko CAntagrullas Abeletxeko entzute handiko gaztagile-maisua (http://www.granjacantagrullas.com/) , emango du ikastaroa.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan