Urriaren 24an Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuko ordezkaritza bat Foru Aldundiko Nekazal diputatua den Jon Uriguen eta bere zuzendaria den Koldo Lizarralderekin bildu zen hainbat gai lantzeko.
ENBAren aldetik honakoak dira mahaigaineratutako gaiak: interlokuzioa, 2012rako aurrekontuak, fiskalitatea, gai sektorialak eta PACaren erreforma.
Aldundiak argi utzi zuen 2012ko aurrekontua murritza izango zela eta Laguntza Plana txikia izateaz gain, 2012 urte haserarte ez dela deialdirik irekiko.
Gai sektorialetan, ENBAk hiltegien kontsortzioa, sagardotarako sagarraren inguruan aldundiaren partehartze aktiboa aldarrikatu zuen eta Urnietako agroaldeari dagokionean Aldundiak, azken hau, lehenbaitlehen amaitzeko konpromezua agertu zuen.