instagramFacebookTwitter
Azken asteotan Gipuzkoako baserritar askok Haziendako eskutitza jaso dute Merkatal Ganbarako kuotak ez ordaintzegatik erreklamazioarekin.

Hazienda eta Merkatal Ganbararekin kontsultak egin ondoren esan dezakegu baserritarrek (mixto batzu salbu) ez dutela ordaindu beharrik Merkatal Ganbarako kuotarik, Hazienda sailean NEKAZARITZAko epigrafean daudelako.

Hala ere, salagarria izan arren, ez Merkatal ganbarak ez Haziendak ez dute atzera egingo eta Hazienda aurrean errekurtso bat aurkeztu beharrean dago baserritarra bera.

ENBAko abokatuak prestatua du errekurtso eredua elkarteko bazkideentzat. Bulegoan eskatu eta korreoz (ohizkoaz nahiz emailez) bidaliko zaizu.

Ez genuke ohar hau amaitu, Merkatal ganbararen jokabidea salatu gabe, beren akatsa ikusi ondoren nolabaiteko konponbidea bilatu beharrean, baserritarra errekurtsoa egitera behartuz.

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.

captcha 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir