instagramFacebookTwitter

Gaur goizean, osteguna, ENBAko ordezkaritza bat Garbiñe Errekondo diputatuarekin bildu da uholden gaia aztertzeko.

Batzarra amaitu ostean honako hauek dira gure konklusioak:

- Erakunde arteko harremanak ez du bermatzen uhodek sortutako arazoak konpontzeko hain beharrezkoa den koordinazioa. Hau da, hitzegin bai, hitzegin dute baina adostu ezer gutxi.

- Aldundiak beren aurrekontuetan duen 200.000 eurotako partida onartezina da guretzako, baserrietan izandako kalteak askoz altuagoak direlako.

Udalerrietan izandako kalteekin izaniko begirune berbera eskatzen dugu baserritarrontzat eta 200.000 eurotako partida bikoiztea eskatzen dugu, 400.000 eurotara iritsiz.

- Aldundiak prestatua duen Foru Dekretua hobetzeko eta osatzeko gure ekarpenak egin eta luzatu diogu erakundeari.

- Koordinazioa ezaren ondorioz, ez dakigu ezer Jaurlaritzako aurrekontuetan agertzen den Hondamendietarako Fondoaz ez eta, Gobernu Zentralak baserritarren segurtasun sozialeko kuoten exentzioari buruz.

- Azkenik, kontuan izanik Foru Dekretua asteartean onartu eta asteazkenean argitaratuko dela Boletinean, ostegunerako, hau da, martxoaren 1erako, goizeko 12tan Fraisoroko Laborategian Foru Dekretua ezagutzeko batzarra egingo dugu, aldundiko teknikariarekin.

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.

captcha 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir