instagramFacebookTwitter

Copia_de_20130127_113703

Atzokoan, Gipuzkoako ENBAk bere Urteko Batzarra egin zuen Urnietako Salesianotan eta gero, bere bazkidea den EULA sagardotegian bazkaldu zuten.

Sarreran Urnietako alkatea, Mikel Pagola; Aldundiko zuzendaria, Koldo Lizarralde eta Jaurlaritzako sailburuordea, Bittor Oroz izan ziren eta denek, erakunde arteko elkarlanaren beharra aitortu zuten.

Batzarrean izan ziren ere, Legebiltzarreko hainbat legebiltzarkide (BILDU, PP eta PNV), Kooperatiba Federaziokoak, Foro Rural Mundial, etb. eta nola ez, bazkide ugari.

Urteko dirukontuak, urteko memoria eta Lehendakariaren txostena izan ziren hizpide.

Baserri munduan dauden eredu ezberdinen arteko elkarbizitza defendatu zuen Goenaga lehendakariak, nekazal ustiapenak eredu bakarrera mugatu nahi dutenen aurrean (baserri marjinal, agroekolojiko, kontsumo taldeak, etb.) eta bere ustean, kontsumitzailea anitza den bezala, ekoizlea eta merkaturatzeko bideak ere anitzak behar dute izan. "Ustiapen guztientzako dago lekua eta denongan pentsatu behar dugu, inor baztertu gabe, hasi txikienetik haundienera, hasi ekolojikoa edo estentsiboan giten dutena eta intentsibo edo hidrponian eginten dunak, hasi herriko azoka ta kontsumo talde bitartez saltzen dutenak eta kooperatiba bitartez edo supermerkatuetan saltzen dutenak.

Denok gara baserritarrak. Denok baserritik bizi nahi dugu. Denak babestu nahi ditugu, ENBAtik behintzat".

Bide horretan, atzoko Batzarrean, fiskalitate alorrean, modulu sisteman ezarri nahi diren aldaketak aztertu ziren eta baserritar profesionalei eragingo dien kalteaz mintzatu eta sakondu zen, Aldundiko ordezkariari baserritarren haserrea helaraziz.

Hementxe txertatzen dugu komunikabideetan  Batzarrak izandako eragina: DIARIO VASCO, DEIA, NOTICIAS de GIPUZKOA (paperean, webgunekoa ordaindu egin behar da) , GARAETB, , AGRODIGITAL, ASAJA,

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.

captcha 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir