instagramFacebookTwitter

baserrigaztea.2.web

Atzo, Zaldibiko Goizane zentruan ospatu zen BASERRI GAZTEA Topaketan bigarren saioa. Jende ugari bertaratu zen eta denen artean, baserria gaztetzeko egun dugun egoera aztertu genuen, Iparraldeko dinamikaz gain euskal administrazioek duten gazte politika ere bai.

Saioaren hasera Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea den Iker Elosegik egin zuen Iparraldean baserri transmisioa egiterakoan egiten dituzten lanak aurkeztuz eta transmisioa planifikatu beharra azpimarratu zuen nahiz familia barruko nahiz kanpoko gazteekin, Iparraldean azken hauek instalatutako gazteen %21 direlarik.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea den Bittor Oroz aritu zen euskal administrazioek, eskumenak elkarren artean banaturik daudenez, 2015-2020 epealdirako LGPan jasota dauden neurri eta lan ildo ezberdinak aurkeztu zituen bai laguntza zuzenetako gehigarriak bai gazteen lehen instalakuntza, inbertsio planak, finantza programak, etb. Sailburuordearen esanetan, behar beharrezkoa da, baserriaren errentagarritasuna landu beharra dago, baserrien etorkizuna bermatu nahi bada.

baserrigaztea.2.web.2Azkenik, instalatu berri edota instalatzen ari diren 4 gazteen testigantzak jasoaz mahaingurua antolatu zen eta bertan izan ziren, Orendaingo Larrazpi baserriko Iñaki Zuriarrain, Aizarnako Ibarra baserriko Gorka Irureta, Segurako Ondarre baserriko Eneko Goiburu eta Getariako Akarregi Txiki upategiko Lander Garrastazu.

Ondoren, gazteekin batera, Iker Elosegi eta Bittor Orozekin batera, oso mahainguru interesgarria izan zen, jendearen partehartze haundiarekin.

 

Iker Elosegiren aurkezpena

Bittor Orozen aurkezpena

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.

captcha 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir