instagramFacebookTwitter

okela

Atzoko egunean Gipuzkoako Foru Aldundian Mingain Urdinaren gaia aztertzeko batzarra ospatu zen abeltzain elkarte, sindikatu eta Aldundiko ordezkarien artean.

Frantzitik zabaltzen ari den gaitza dela kontuan izanik, Ministeritzak derrigorrezko txertaketa bitartez, Piriniotako muga indartu nahi zuen estatuko abere osasuna bermatzeko asmoz. Planteamendu honen aurrean, Euskal administrazioak, sektoreko iritzia kontuan izanik, hazienda ez txertatzea erabaki zuen eta berarekin batera, beste elkarte autonomo batzuk.

Aldiz, denbora pasa ahala eta Ministeritzaren presioak eraginda, bai Katalunia, Aragoi eta Nafarroak derrigorrezko txertaketa egitea erabaki dute eta Euskadi, kasu honetan Gipuzkoa, geratuko litzateke ezezkoan.

Baina, egoera ikusita, Donostian atzo ospatutako batzarrean, txertaketa borondatezkoa izatea erabaki zen, hau da abeltzainak berak erabaki beharko du txertatu ala ez, eta txertaketen kostua, administrazio eta abeltzainen artean erdibana ordainduko dute, behiko 1,80 euro eta ardi-ahuntzeko 1,10 euro.

Datozen egunetan Aldundiak abeltzain guztiei jakinaraziko dien eskutitza bidaliko die, xehetasun guztiekin eta bitartean, zalantzak izanez gero, elkarte profesional edo ENB-OCAra jo beharko da eta txertatzeko asmoa izanez gero, ohiko albaitariarekin harremanetan jarri behar.

 

 

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.

captcha 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir