instagramFacebookTwitter

ordizia.aralar.1

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, ostiral arratsaldean Ordiziako Barrena Jauregian Abelzaintza eta Aralar arteko harremana edo beharraz mintzatu ziren bai Arantza Aldeazabal ikerlariak bai ondoren ospatutako mahainguruko kideak, besteak beste, ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraola.

Arantza Aldezabal, EHUko ikerlariak, azken hamar urteotan talde anitz eta zabal batek eginiko lanaren emaitzak aurkeztu zituen, une oro abelzaintzak mendiko larretokietan eragindako onurak azpimarratuz, belar kalitatea hobetuz eta biodibertsitatea gehituz. Bere esanetan mendiko larretoki eta mendiko abelzaintzaren etorkizuna uztarturik doaz, gaur egun ezagutzen dugun Aralar oso ezberdina bait litzake abeltzainek abereekin egiten duten kudeaketarik gabe.

Mahainguruan ENBAko Xabier Iraolak mendia eta larretokiak kudeatu beharra azpimarratu zuen, kudeaketaren ezan utzikeria eta sasia nagusitzen baitira. Bide batez, Aralarreko mendietan jarduten diren abeltzain eta artzainentzat bizitzeko eta lanegiteko baldintza egokienak aldarrikatu zituen hala nola txabolak berritzea eta bide egokiak egitea.

 

 

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.

captcha 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir