instagramFacebookTwitter
Vinitech sifel

BBNN.ahuntzak.kopia

Gaur goizean, Azkotian ahuntz liskarrean kaltetutako artzaiak eta bi sindikatuetako ordezkariak izan dira Jon Peli Uriguen diputatuaren hitzak, aurrez aurre, entzuteko.

Agerraldiaren laburpena eta balorazioa egitea zaila bada ere, hona hemen ENBA sindikatutik azpimarratu nahi ditugun puntuak:

- Uriguen diputatua eszenategi politikoan jardun da gezurraz eta hutsunez betetako agerraldi batean, istilua lehenbaitlehen itxi asmoz, egindakoari normaltasunaren jantzia ipini eta gertatutakoaren garrantzia kendu nahiean.

Horretarako, bi argudio nagusi erabili ditu, lehen lehenik, iraganean zenbait enplegatu publikoen gehiegikeriak estaltzeko erabili izan den “korporatibismo politikoa”ren eredu kaxkarrenean, goi mailako politikari bezala bere azpikoen lana babestu eta zalantza zantzuak ezabatu ditu, behin eta berriro, beren langileen autoritatea eta hutsezintasuna azpimarratuz. Bestalde, bigarrenik, liskarrak gizartean eta komunikabideetan izan duen oiartzunaz harritu eta kexatzeaz gain, ahuntzaren gaiaren oiartzuna baserritar sindikatuetatik egindako erabilpen politikoari egoitzi dio.

Salaketa honen aurrean, ENBA sindikatuak argi utzi nahi dio Uriguen jaunari, geu ez gaudela ez Aldundiko basozainak defendatzeko ez eta, alderdi politikoen arteko sestretan sartzeko, baserritarrak babesteko baizik.

- Agerraldian argi asko geratu den bezala baserritar partikularren arteko liskarra zena, baso landaketak egin eta ahuntz jabeen artekoa, liskar politikoa izatera iritsi da, Aldundiaren eskuhartzearekin. Eskuhartze zeharo desproporzionatua, arrazoirik gabekoa, prozedimendua bete gabeko eta gehiegizkoa.

Agerraldian zegoen Roke Akizu zuzendaria berak ere aitortu du publikoki “aldundiak eskuhartu behar ez zukeen gaia zela” baina, hala ere, Aldundiak eskuhartu zuen, beti ere, ostozabalen landaketa babestu asmoz.

Honen aurrean gure zalantzak ditugu Aldundiaren eskuhartzea hain gogorra izango ote zen ostozabalak izan beharrean pinuak izan balira.

- Artzai eta ENBA sindikatuaren ustean oso larria da, jabe partikularren arteko eztabaida bat dela eta, Aldundiak jabetza pribatuan sartu eta ganadua akabatzeko hartutako erabakia.

Zentzu honetan eta are gehiago diputatuaren arinkeriak kontuan izanik, ENBA sindikatua ganaduak eragindako kalteen balorazio ekonomikoaren zain jarraitzen du, Ertzaintzatik egindako eskabideen aurrean azaldutako ixiltasuna azal dezan eta egindako barrabaskeria oinarritzen duen “alarma soziala”ren frogak azal ditzala.

- Datozen egunetan, artzaiak eta sindikatu ordezkariak bilduko dira eman beharreko urratsak (besteak beste, epaitegira jotzea) aztertu eta erabakitzeko.

Tolosan, 2014-09-26

 

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.
captcha 
Estoy de acuerdo con los Términos y Condiciones y con la Política de Privacidad

Facebook

Instagram

Subir