instagramFacebookTwitter
   

Gainbegirada

GAINBEGIRADA astero emailez jasoko duzun boletin digitala da eta bertan ikus dezakezu zuretzako interesagarri izan daitekeen hainbat iturrietatik jasotako informazioa (komunikabideak, aldizkari ofizialak, eragile sozialak,..).

GAINBEGIRADA zure helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, bete ezkerreko "Gainbegiradara harpidetu" formularioa.

Esaiguzu Urriaren 11rako  zein izan daitekeen, zuretzako, aurtengo BASERRITARRON LAGUNA saria

BL2017

 

Zertarako da BASERRITARRON LAGUNA Saria?

ENBA nekazal sindikatua, bertako baserritarrak osatzen duten elkarte bat da, baserriko ogibidea defendatzeko eta bide batez, heuren bizimodua hobetzeko.

Azken urteotan, Euskadiko gizartean elkarbiziten garen baserri mundu eta hiri mundu arteko urruntasunaz kezkaturik, hainbat ekimen jarri ditugu abian, hala nola, ONGI ETORRI BASERRIRA izeneko ate irekietako egunak eta BASERRITARRON LAGUNA saria.

Baserritarron Laguna sariaren helburu nagusia, nekazal sektoretik kanpo, heuren ohiko lanaren bitartez, nahita edo inkonstzienteki bada ere, nekazaritza, baserritarren zeregina eta baserri munduaren defentsa lanegiten dutenak saritzea da, era horretara, heuren lana aitortuz, baserriko jendea eta iharduera ere babesten ari garelako.

Hau da, sariaren helburua ez da nekazal sektorean diharduen baserritar, langile, teknikari edo beste norbait saritzea baizik eta, nekazal sektoretik kanpoko jardunbide batez, adibidez: kazetaria, artista, komunikabide, sukaldari, zientzilari, medikua, edo beste edozein ogibide batez, gure sektorearen aldeko lana egiten duenari aitortza publikoa eskeintzea.

 

Zeintzu dira orain arte saritutakoak?

2014 – Jaime Zubia BASERRIA Irrati saioagatik.

2016 – AMAMA filma

2018 – ETBko SUSTRAIA telebista saioa

2020 - ??

 

Zein da aurtengorako hautagaia aukeratzeko bidea?

ENBA nekazal sindikatuak 2020ko BASERRITARRON LAGUNA Saria nori eman hautaketa prozesua sektoreko baserritar eta eragile guztiei zabaldu nahi die eta honenbestez, hautagaien izenak proposatzeko epea zabalduko du eta honako hau izango da, jarraituko den egutegia:

- Irailak 11 > Urriak 11: Izenak emateko epea

- Azaroak 4 : Jasotako izenak aztertu eta irabazlea hautatuko du ENBAko Junta Direktibak.

- Abenduak 4: Irabazlearen izena plazaratuko da, aurrez berarekin harremanetan jarri eta bere onarpena lortu ondoren.

- Urtarrilak 26: Sariaren banaketa gauzatuko da ENBAren urteko batzarraren amaieran. (Urnietako Salesiar Ikastetxean).

 

Nora helarazi zure hautagaiak?

Aurtengo BASERRITARRON LAGUNA Saria merezi duen hautagairen bat izango bazenu 2 bide dituzu zure proposamena ENBAra helarazteko:

* Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora idatziz

* 943.650123 telefono zenbakira deituz

 

- OPINION de X. Iraola: "El tamaño sí importa".

- BANDA ZABALA Euskadi osora zabaltzeko proiektua aurkeztu du Urkullu Lehendakariak

- GOTA FRÍA arruina 300.000 hectáreas de huerta y cítricos

- LECHE. Los ganaderos de LACTALIS consiguen introducir los costes de producción en la fijación del precio

- INFERNUKO GASNA, el mejor queso terrenal

- CADENA ALIMENTARIA. Nuevas medidas sobre información de precios en la cadena alimentaria

- GESTION. Crece un 21% el endeudamiento de las explotaciones

- MINISTRO Planas defiende el acuerdo Mercosur

- EROSKI apuesta por incorporar el etiquetado NUTRI-SCORE en su gama propia

- PIRINIAR arrazak Ordizian ospatutako lehiaketako emaitzak

- ANIMALISTAS asaltan una granja de conejos y provocan la muerte de 100 animales

- LECHE Sube la producción de mantequilla y baja la del queso de vaca en el primer semestre de 2019

- CONEJO. Precios de Lonja (semana 37)

- AGRICULTURA caerá un 30% en 2050 si no se toman medidas contra el Cambio Climático.

 

ALDIZKARI OFIZIALAK - Boletines Oficiales

- BOPV. NOMBRAMIENTO. DECRETO 142/2019, de 10 de septiembre, por el que se nombra Director de Agricultura y Ganadería. (Jorge Garbisu Buesa)

- BOPV. EXPROPIACIONES. DECRETO 137/2019, de 10 de septiembre, por el que se declara de urgencia la ocupación por el Consorcio de Aguas de Bilbao Bizkaia, a efectos de expropiación forzosa, de los bienes y derechos afectados por el proyecto «Nuevo abastecimiento a los barrios Barazar, Saldropo y Altsusta-Zubizabale en Zeanuri, en Dima y Zeanuri».

- BOB. ABADIÑO. Aprobación inicial del Plan General de Ordenación Urbana de Abadiño.

AGENDA

- Irailak 21-22. Elizondo. Arraza Pirenaikaren lehiaketa eta enkantea.

pirenaika2019

- Irailak 20-22. Périgueux. Concurso Nacional de Francia de la Raza Limusina

Gainbegiradara harpidetu

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

ENBA aldizkaria

ENBA aldizkaria

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan