instagramFacebookTwitter

Gainbegirada

GAINBEGIRADA astero emailez jasoko duzun boletin digitala da eta bertan ikus dezakezu zuretzako interesagarri izan daitekeen hainbat iturrietatik jasotako informazioa (komunikabideak, aldizkari ofizialak, eragile sozialak,..).

GAINBEGIRADA zure helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, bete ezkerreko "Gainbegiradara harpidetu" formularioa.

Atzoko eguna, egun borobila izan zen guretzat, lehen lehenik, ENBA eta LABORAL KUTXAk elkarlanerako hitzarmena sinatu genuen baserritarren finantz beharrak asetzeko eta banketxeak nekazal sektorean dituen sustraiak indartzeko.
Bestalde, Zestoan izan genuen HARAKAI-URKAIKO kooperatibaren 25. urteurrenaren ospakizuna, 25 urtez okelaren sektorea egituratzen eta abeltzainen errentagarritasuna hobetzen eta heuren bizimodua goratzen lan egindako kooperatibaren ospakizuna. Benetan garrantzitsua izan zen Kooperatibaren jaian herri honetako agintari nagusiak bertan ikustea hasi Lehendakariatik eta hiru lurraldetako Nekazaritza diputatuekin jarraituz, kooperatiba Euskadi mailako proiektua dela isladatzen baitu.

Azkenik, 2014ko azken aldizkaria atera genuen, nola ez, bere azalean HARAKAI-URKAIKO kooperatiba duelarik.


- HARAKAI-URKAIKOren 25. urteurrena
- ENBA y LABORAL KUTXA firman convenio de colaboración.

- REVISTA ENBA. Último número del 2014

- NAVIDAD. Web de juguetes para niños/as aficionados a la maquinaria agraria

Biharko egunean, Donostian izango gara Kursaal Jauregian antolatzen dugun "Familia Nekazaritza 2014-2020ko jomugan" izeneko ihardunaldian. Ea berri itxaropentsuak ditugun eta bide batez, astelehenan, Loteria tokatzen zaigun.

Gainbegiradara harpidetu

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

ENBA aldizkaria

ENBA aldizkaria

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan