Euskadiko barazkigintza alorreko hainbat eragilek prentsaurrekoan agertu dute "Famili izaerako euskal baratzagintza sektorearen alde" ko manifestua eta bide batez, Arabako Espejo herrian finkatu nahi duten tomate ekoizpenerako proiektu erraldoiaren aurrean bere ezezkoa borobila plazaratzeko baliatu dira gaurkoan.
Jarraitu irakurtzen eta ezagutu itzazu Manifestuaren xehetasunak.
Famili izaerako euskal baratzagintza sektorearen alde
Euskadiko nekazal sektoreko eragileok, Arabako Espejo herrian instalatu nahi duten baratza ustialeku erraldoiaren aurrean dugun aurkako jarrera kaleratu nahi dugu, gure ustean, egungo Euskal baratza sektorerako mehatsu larria suposatzen duelako.
Hori dela eta, hauxe DIOGU:
1.- Proiektuari buruz hiru urtetako zurrumurruak entzun ostean eta orain gutxi, Jaurlaritzak antolatutako batzarrean, enpresa sustatzailearengadik jasotako informazioa jaso ostean, egungo ekoizleak tomatearen ekoizpenean espezializatutako proiektuarekin topatu dira non, bere sustatzaileen izaera enpresariala eta bere dimentsioa, 60.000 metro karratutako hiru fase, kontuan izanik ,argi ikusten da proiektuak ez duela zerikusirik sektorearen gehiengoak eta, teorian bederen, Administrazioak babesten duen Familia Nekazaritzarekin.
2.- Familia Nekazaritzako eredua da nagusi gure artean, ez bakarra, eta lurraldean zehar sakabanatuta dauden milaka familia ustialekuz osatuta dago non elikagaien ekoizpenari, bere giza eta ingurumen ekarpenak gehitzen zaien.
3. – Euskadiko baratza sektorea ere familia ustialekuaz osatuta dago eta nagusiki, barazki gutxi batzutan oinarritua (tomatea, letxuga, piparra eta gindilla), lau barazki hauek direlarik gure egungo baratza sektorearen bizkar hezurra. Horrexegatik uste dugu, are gehiago etorritako agentearen tamaina ikusirik, bere etorrerak gure ustialekuen errentagarritasuna kinka larrian ipintzen dituela. Enplegu berriak sortuko dituela promesaren aurrean, are gehiago proiektuaren automatismoa altua kontuan izanik, argi dugu, sor ditzazkeen beste horrenbeste edo gehiago suntsituko dituela egungo ustialekuetan.
4.- HISPALUS proiektua EROSKI banaketa katearen eskutik dator , bera baita tomatea erosiko lukeena, hori bai, hemendik aurrera, tokiko ekoizpena edo Euskal jatorrizkoa bezala eta hain zuzen horrexegatik, gure ustean, proiektuak eragin larria izango du egungo ekoizle sektorearengan. Bestalde, gure ustean, EROSKIk proiektuari emandako babesa zeharo inkoherentea da, tokiko ekoizpenaren aldeko politikarekin.
5.- Euskal administrazioaren inkoherentzia salatu nahi dugu, Familia Nekazaritza publikoki babesten duen bitartean, bere bitarteko eta azpiegiturak, NEIKER barne, Familia Nekazaritzarekin zeharo uztarezina den proiektuaren zerbitzura ipintzean eta bide batez, administrazioak proiektuaren kapitalean, HAZILUR funtsaren bitartez, hartzeko duen asmoagatik.
6.- Behean sintazen dugun ekoizleen ordezkariok gure herrien landa garapenarekiko konpromezua azpimarratu nahi dugu eta bereziki, proiektua kokatu nahi duten eskualdearen garapenarekin. Hori bai, gure ustean, landa garapena Familia Nekazaritzan oinarritu behar da, populazioa errotuz eta gero, lehen sektorean oinarrituz, tokiko eta eskualdeko ekonomiaren dibertsifikazioa sustatu.
7.- Proiektuaren agerpenak eta bere inguruan sortutako eztabaidak egungo baratza sektorearen benetako egoera azaleratu du eta aldi berean, ekoizleak eta administrazioen arteko elkarlanaren beharra utzi du agerian, egungo egoera hobetu eta indartzeko baina baita ere, etorkizunari begirako oinarriak finkatzeko, hain zuzen ere, gazteak inkorporazioen bitartez sektorea biziberritzeko.
Honenbestez, behean sinatzen dugunok, gure EZEZKO borobila agertu nahi dugu HISPALUS proiektuaren aurrean eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu berretsi dezala Familia Nekazaritzaren aldeko apustua, ez dezala proiektuan partehartu eta ez diezaiola, legeak markatzen duenetik at, inongo babes berezirik eskeini. Honezaz gain, dei egiten diogu Jaurlaritzari has dadila, ekoizleekin batera, baratza sektorerako etorkizuna oparoa irabazteko lanketan urratsak ematen.
GILBE (Gipuzkoako Lore eta Barazkizaleen Elkartea)
BIHOEL (Bizkaiko Barazkizaleen Elkartea)
ENBA-Gipuzkoa
EHNE-Gipuzkoa
EHNE-Bizkaia
Donostia / 2020-03-05