instagramFacebookTwitter

f.abans.txiki

ola.txikienparangain.txikiiratxe.txikiAsteburu honetan ospatu dugu ONGI ETORRI BASERRIAren hirugarren edizioa eta eguraldi kaxkar xamarra izan arren, arrakasta sekulakoa izan da eta zabaldutako 25 baserrietan, gutxigorabehera 520 bisitari izan genituen eta azken balorazioaren zain bagaude ere, esan beharrean gaude oso pozik geratu direla bai bisitariak bai baserritarrak.

ENBA bezala gure eskerrona agertu nahi diegu, lehen lehenik, ekimenean partehartu duten baserritarrei, gure baserriak ezagutzeko interesa agertu duten 520 bisitariei eta nola ez, bidelagun izan ditugun babesle (KUTXA Fundazioa) eta laguntzaileei (KAIKU Korporazioa, Urkaiko, Basatxerri, Euskaber, Lumagorri, NEKATUR, NIREA, BM, Eroski, Diario Vasco, El Correo).

 Uztailaren 15ean amaitzen da argazkiak eta balorazio inkestak bidaltzeko epea eta uztailaren 19an ospatuko dugu NEKATURek eskeinitako BONUS FUCSIAren (nekazalturismoa batean 4 lagunentzat 2 gauetako egonaldia) zozketa.

  Informazio eta argazki guztiak www.ongietorribaserrira.eus webgunean jasoko dira.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan