instagramFacebookTwitter

Eusko Jaurlaritzak nekazal ustialekuetan Errelebo Irekia izeneko programa jarri du abian, berezko erreleboa ez duten ustialekutan gazte eta 41 urtetik gorakoen inkorporazioa erraztu asmoz, 6 hilabeteko egonaldia lagunduz eta era horretara, baserriko erreleboa erraztuz, baserriko iharduera gal ez dadin.

Administrazioak emandako laguntza inkorpratu nahi duen gaztea eta gaztea bere etxean jasotzen duen baserritarren artean banatuko da. Inkorporatu nahi duen pertsonak eman beharko du egonaldia egin nahi duen baserriko datuak.

Aurtengo deialdirako eskabideak HAZIren egoitzetan aurkeztuko dira, nahiz Arkautin (HAZI Fundazioa / Granja Modelo /  01192 Arkauti) nahiz Abadiñon (HAZI Fundazioa /  Muntsaratz 17 A / 48220 Abadiño) edo posta elektroniko bidez ere aurkeztu daitezke: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik da Urriaren 10 arte, barne.

2019ko oinarri arautzaileak

Nekazaritza enpresaren onarpen kompromisoa

Eskaera fitxa

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan