instagramFacebookTwitter

Atzo, abenduaren 20ean New Yorken, Nazio Batuen Erakundeko Batzarrak, 72. sesioan, onartu zuen Nekazaritza Familiarrerako Hamarkada 2019-2028, hain zuzen ere, hamarkada hau sustatu duen kanpainaren gidaritzan, besteak beste, ENBAk partehartzen duen Munduko Landagunea dago.. Hamarkada hau Nekazaritza Familiarra bultzatuko duten politika publiko hobeak bultzatzeko marko bezala balioko du eta gosea eta txirotasuna murrizteko aukera bakarra eskaintzen digu, Garapen Jasangarriko Agenda 2030erako Helburuak betetzeko hain zuzen. Hamarkada hau egiteak munduko Nekazaritza Familiarraren alorrean gertaera historikoa suposatzen du, gizarte zibilak egindako kanpaina baten fruitu baita, zeina AIAF+10 ekimenean txertatzen den Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtean izandako arrakastei jarraipena ematen, AIAF-2014. “Egun, ezinbesteko aukera baten aurrean gaude: Nazioarteko Komunitateak aurre egiten ari ditugun erronken tamainaren aurrean, aldaketa klimatikoa, nahitaezko migrazioak, pobrezia eta bazterketa barne, beharrezkoa da kemenez Nekazaritza Familiarraren alde egitea, politika, programa eta 5 kontinenteetan sektoreari laguntza prozesuak bultzatuz” dio Auxtin Ortizek, Munduko Landaguneko Zuzendariak.

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearen (FAO) datuen arabera, mundu osoan 815 milioi pertsona gose dira oraindik, eta oso garrantzitsua da Familia Nekazaritzaren balioa azpimarratzea, munduko elikagaien %80ª ekoizten baitu. Pobrezian bizi den biztanleriaren %80 inguru landa eremuetan bizi eta nekazaritzan aritzen da, horregatik, familia nekazariei laguntzeko baliabideak esleitzea funtsezkoa da gosea eta pobrezia desagerrarazteko. Munduko Landaguneak Familia Nekazaritzaren Hamarkadari hasiera emateko asmoa dauka, 2019ko martxoaren 26ti 29ra, Derion, ospatuko duen “Familia Nekazaritzaren VI.Konferentzia: hamarkada eraikitzen”. Hamarkadaren helburua, 5 kontineentetako familia nekazarien lan- eta bizi-baldintzak hobetzea izango da. Hamarkada honen deklarazioa posible izan da AFA, COPROFAM, PDRR, PROPAC, PAFO, ROPPA, PIFON edo UMAGRI Nazioarteko nekazari elkarteen laguntza eta lan bikainari esker. Baita, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundea (FAO) eta Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsa (FIDA) emandako laguntzari ere. Horrez gain, Munduko Landaguneak, Latinoamerikako eta Karibeko Erkidegoko Herrialdeen (CELAC), Familia Nekazaritzaren Batzorde Bereziaren (REAF) eta Portuges Mintzameneko Estatuen Erkidegoaren (CPLP) laguntza aitortu nahi du. Baita ere, beste 300 gizarte zibileko erakunde, gobernu, nazioarteko erakunde, ikerketa zentro eta kooperatiben laguntza, besteak beste. Hamarkadaren Ebazpen Dokumentua, urriaren hasieran proposatu zuten 14 herrialdeek Costa Ricak gidatuta, eta guztira 104 herrielderen babesa lortu du, Nazio Batuen Batzar Nagusian aho batez onetsiz. Honek, gaiak herrialdeetan sustatu duen interesa erakusten du.

EMAKUME ETA GAZTE NEKAZARIEN GARRANTZIA AZPIMARRATZEN DUEN HAMARKADA

Familia Nekazaritzaren Hamarkadak 2019-2028 arreta berezia eskainiko dio emakume eta gazte nekazariei, erabakiak hartzeko prozesuetan beren parte hartzearen garrantziagatik. Hamarkadaren Ebazpenaren dokumentuak "landa eremuetan emakumeek egindako ekarpen erabakigarria" berresten du, nekazaritzako politikak eta estrategiak aztertzeko garrantzia azpimarratuz, elikagaien segurtasunean emakumeen rol erabakigarria bermatuz. Hamarkadak gizonezko eta emakumezkoentzako enplegua produktiboa eta duina sortzeko bidea ere markatuko du, batez ere gazteen nekazal eremuetan enplegu-aukerak eta alternatibak eskeintzeko. EUSKADITIK BULTZATUTAKO EKIMEN GLOBALA Munduko Landagunea (WRF) Familia Nekazaritza eta Landa Garapen Jasangarria sustatzen duen nazioarteko sarea da, Familia Nekazaritza, Landa Garapenerako erakundeak, kooperatibak eta nekazaritzako ikerketa zentroetakoak, besteak beste, bere barne dituena.

Euskadin, besteak beste, Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Federazioa, Kandido Iturriaga eta Mª Dañobeitia Fundazioa, Lorra, Kaiku Kooperatiba, UAGA, UDAPA, ENBA, Laboral Kutxa, Hazi edo Abere, besteak beste, sarearen parte dira, mundu osoko erakunde bazkideekin batera, esate baterako AFA (Asiako Nekazarien Erakundea), COPROFAM (Mercosureko nekazari familiarreko konfederazioa), NZYF (Zelanda Berriko gazte nekazariak), INADES Formation, PIFON (Pacificoko Irletako nekazari erakundeen sarea) edo PDRR (Erdi Amerikako Eskualdeko Landa programa), besteak beste. Guztira Munduko Landagunearen barne 42 erakunde daude. Familiaren Nekazaritzari buruzko VI. Konferentzia globalaean: hamarkada eraikitzen, 2019ko martxoan egingo dena, 5 kontinenteetako Nazioarteko Erakundeak, gobernuak, nekazaritza erakundeak, besteak beste, parte hartu dute. Ekitaldi honetan, agenda bateratu bat ezarriko da Familia Nekazaritzaren hamarkada 2019-2028 martxan jartzeko.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan