ENBAk gonbidaturiko aditu eta eurolegebiltzarkideak Europako Nekazal Politikaren etorkizunari buruzko Ihardunaldian hartuko dute parte Urtarrilaren 12an
Europako Batzordeak 2020tik aurerrako Nekazal Politika Bateratua onartzeko negoziaketeri argi berdea eman die, orain gutxi horretarako Komunikazio Ofiziala argitaratzean. Euskal baserriarentzat gaiak duen garrantziaz jabetuta ENBA sindikatuak, beste behin ere, nekazal politika sektorearengana hurbiltzeko ahalagina egin asmoz, gaia jorratuko duen Ihardunaldia antolatu du.
2020tik aurrerako NPBaren erreformaren klabeak izeneko Ihardunaldia urtarrilaren 12an ospatuko da, ostirala, Hernanin Orona Fundazioko auditorioan eta bere antolaketarako LABORAL kutxa, Mercedes-Benz, Hazi eta Eusko Jaurlaritzako babesa izango du.
Ihardunaldian, Arantza Tapia sailburua eta Ainhoa Aizpuru diputatuaz gain, Europako nekazal politikan aditua den Tomás García-Azcárate, Europako hainbat legebiltzarkide, Euromontanako presidentea eta Euskadiko nekazal sektoreko lau ordezkarien testigantzak jasoko dira.
Interesa duen orok aurrez izena eman beharko du, Urtarrilaren 9 baino lehen, nahiz www.enba.eus webgunean nahiz 943.650123 telefono zenbakian.