instagramFacebookTwitter
   

ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren hirugarren edizioan SUSTRAIA telebista saioa sarituko du bere 28 urtetako ibilbide luze eta oparoan (lehen emisioa 1989ko apirilaren 8an izan zelarik) baserria eta baserritarren bozgorailua ezinhobea izan delako, baserriko errealitate aldakorraren berri emanaz eta hiritargoan landagunekiko sentiberatasuna lantzeko tresna aproposa izanik.

Telebista saioa, bere estilo lasai eta patxadatsuarekin, izaera dibulgatiboarekin, bidelagun ezinhobea izan dugu lehen sektorearen irudia euskal gizarte osoarengana helarazteko garaian.

Saria Urtarrilaren azken igandean, urtarrilaren 28an, Urnietako Salesiarren Ikastetxean ospatuko dugun ENBAren Batzar Orokorrean banatuko dugu.

ENBA nekazal sindikatua, bertako baserritarrak osatzen duten elkarte bat da, baserriko ogibidea defendatzeko eta bide batez, heuren bizimodua hobetzeko.

Azken urteotan, Euskadiko gizartean elkarbiziten garen baserri mundu eta hiri mundu arteko urruntasunaz kezkaturik, hainbat ekimen jarri ditugu abian, hala nola, ONGI ETORRI BASERRIRA izeneko ate irekietako egunak eta BASERRITARRON LAGUNA saria.

Baserritarron Laguna sariaren helburu nagusia, nekazal sektoretik kanpo, heuren ohiko lanaren bitartez, nahita edo inkonstzienteki bada ere, nekazaritza, baserritarren zeregina eta baserri munduaren defentsa lanegiten dutenak saritzea da, beti ere, heuren lana aitortuz, baserriko jendea eta iharduera ere babesten ari garelako.

Orain lau urte, saria bi urtean behin banatzen da, Jaime Zubia saritu genuen eta berarekin batera BASERRIA irrati saioa. Orain 2 urte, AMAMA filma saritzea erabaki genuen, filmak luzatzen duen mezua (baserriaren garrantzia, naturaren zaintza, gure herriarekiko lotuta dagoen kultura bat, etb) aitortu asmoz eta aurtengo edizioan, SUSTRAIA telebista saioa sarituko dugu.

Saria, Larraulgo Karlos Irazu eskulturgileak egindakoa, META izenekoa (sektore barrukoak eta kanpokoen indar metaketa irudikatuz) Iñaki Goenaga, ENBAko presidenteak, SUSTRAIA telebista saioko arduraduneri emango die, urtarrilaren 28an, Urnietan ospatuko dugun ENBAren Batzar Orokorrean.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan