ENBA nekazal sindikatuak Nazioarteko Emakumearen Eguna ospatu asmoz VOLAR pelikula botako du Martxoaren 8an, goizeko 11tan, Tolosako egoitzako aretoan. "Volar" , Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu eta 2017ko Donostiako Zinemaldian aurkeztua izan zen.
ENBA sindikatuak dei berezia egin nahi die Gipuzkoako baserritarreri, nahiz emakume nahiz gizonezkoak izan, pelikula ikustera etor daitezen eta bide batez, ondoren izango dugun elkarrizketan partehartzera. Etortzeko asmoz izanez gero, mesedez, aurrez eman izena 943.650123 zenbakian eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.