Euskadin, FEGAk argitaratutako txostenaren arabera, 2016an, Europako laguntza zuzenak jasotzen dituzten 8.331 pertsonen artean 3.193 emakume eta 5.138 gizonezko zeuden, emakumezkoak %38,32koa izanik. Bataz beste, emakume bakoitzak 2.684 euro jaso zituen eta aldiz, gizonezko bakoitzak, 4.712 euro. Hau da, emakumezkoek %40 gutxiago jaso zuten.
Adinaren araberako maila bakoitzari begiratuz gero, 25 urte azpikoen artean, guztira 43 pertsona daude eta horietatik, 38 gizonezkoak eta 5 soilik, emakumezkoak dira. Hau da, 25 urte azpikoen artean, emakumezkoak %11,6 dira. 25 eta 40 urtekoen artean, guxtira 681 pertsona daude, 523 gizonezkoak eta 158 emakumezkoak, hau da, emakumezkoak %23,20kora iristen dira. 40 eta 65 urte bitartekoen artean, guztira, 4.569 pertsona daude eta horietatik, 2.914 gizonezkoak eta 1.655 emakumezkoak, hau da, emakumezkoak %36,22 dira eta azkenik, 65 urtetik gorakoen artean, guztira, 3.038 pertsona daude eta horietatik, 1633 gizonezkoak eta 1.375 emakumezkoak, beraz, emakumezkoak %45,26 ra iristen dira.
Konklusio gisara, adinaren arabera gorantza goazen neurrian, emakumearen pisua gero eta haundiagoa da eta horren islada da, 25 urte azpikoen artean emakumeak %11,6 direla eta aldiz, 65 urtetik gorakoen artean, %45ra iristen dela.