ENBA nekazal elkarteak bere atxikipena eta babes baldintzatua azaldu nahi dio Euskadiko Ehiztarien Federazioek iganderako, Apirilak 15ean, bai Donostian bai Bilbon deitu duten manifestazioa-konzentrazioari eta bide batez, dei egiten die beren baserritarrei ekitaldian parte har dezaten.
Betidanik, ehiza eta baserria oso gertukoak izan dira eta azken urteotan, gure artean hainbat liskar eta gaizki ulertze izan baditugu ere, kudeaketa kaxkarra eta baserritarron jabetza pribatuarekiko errespetu faltagatik, ENBAtik argi eta ozen adierazten dugu,ehiztariak baserritarrok egindako ingurumen kudeaketa zuzena behar duten bezala, baserriak ehiza behar beharrezkoa duela, batipat, basanimalien populazioaren kudeaketa eta kontrolerako (basurdeak, orkatzak, …), are gehiago, basanimali hauek gure lursail eta landaketetan eragiten dituzten kalteak kontuan izaten baditugu eta nola ez, gure abere aziendarako suposatzen duten osasun arriskuagatik.
Horrexegatik, aurretik edo etorkizunean izan daitezkeen gorabeherak alboratuz, ENBA nekazal elkarteak igandeko manifestazio eta konzentrazioak babestu egiten dituela agertu nahi dugu eta baserritarrei dei egiten diegu parte har dezaten.