instagramFacebookTwitter

ENBA nekazal elkarteak bere kezka, haserrea eta beldurra agertu nahi du publikoki azken egunotan azaldutako albisteetan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Otsoa desagertzeko arriskuan dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko erabakia iada hartua duela adierazten baita eta egiari zor, Natur Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak 2018ko Irailaren 26an hartutako ebazpenean dioenez, Grupo Lobo Elkarteak eskatutako katalogazioa prozedurari ekitea erabakitzen da eta prozeduraren bitartez erabakiko da Arriskuan dauden espezieen zerrendan Otsoa gehitzea edo ez eta, hala balitz, zein kategoriatan.

ENBAtik oso argi dugu abelzaintza estentsiboa eta otsoa bateraezinak direla eta honenbestez tinko egin nahi diogu uko Otsoa arriskuan dauden espezieen zerrendan sartzeko eskabideari. Bide batez, 2015eko uztailean, Eusko Jaurlkaritzari aurkeztutako abeltzain eragile guztiek babesturiko idatzian jasotako argumentuak berresten ditugu, otsoaren sustapena abelzaintza estentsiborakoa, baina batez ere artzaintzarako, hil ala biziko gaia delako eta berarekin batera, arriskuan edo kinka larrian jartzen dituelako gure mendi eta larretokietako oreka eta mantenua eta gure ondare gastronomikoan izarra den Idiazabal gazta ere.

ENBAk oso gertutik jarraituko du gaiaren prozedura administratiboa, nekazal sektoreko eragile arteko ekimen bateratuak sustatuko ditu eta azkenik, eskumena duten Ingurumen alorreko arduradunekin bilerak egingo ditu.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan