instagramFacebookTwitter
   

Gaur, abenduak 21, Hernaniko Oronan ospatu da, ehun pertsona bildu direlarik, “Euskadiko esne sektorea ikuspunti ezberdinetatik” izeneko Ihardunaldia, ENBAk antolatuta eta babesle nagusia LABORAL KUTXA izanik eta KAIKU Korporazioa eta ABEREKIN laguntzaile gisara. Ihardunaldiaren irekiera ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak egin du eta berak esne sektorerako etorkizuna oparoa aurreikusi du baina horretarako, gure gazteak heziko dituen Esne Eskola aldarrikatu du, belaunaldi transmisioa erraztuko duen legedia eta azkenik, ustialekutan jende gehiago sartuz gazteentzat gizarte eta familia kontziliazioa posible egingo duen errentagarritasuna haundiagoa.Iñaki Goenagaren atzetik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea den Bittor Oroz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua den Ainhoa Aizpuruk hartu dute parte.

Irekiera atala amaitzean, Carlos Buxade katedradunak hartu du hitza eta berak mahaigaineratu du zer nolako garrantzia duen mundu mailako gaiek eta materia primen espekulazioak bertako merkatuarengan. Ondoren, LURSAIL gestio etxe elkarteko Imanol Arrietak hartu du parte, ekoizleen kudeaketa tekniko-ekonomikoaren datu ugari emanaz eta azalduz, egungo ustialekuak errentagarriak direla baina nahiko ahulak.

Baserriko giza baliabideak eta eskulanaren gero eta garrantzitsuagoak dira esne sektorean eta hori izan da Galizako Yolanda Trillo adituak tratatutakoa. Bere esanetan ustialekuan ezinbestekoa da liderazgoa ezartzea eta lan metodoa argia finkatzea, beti ere, argi izanik, behiak zoriontsuak izateko ezinbestekoa dela abeltzainak eta langileak zoriontsuak izatea.

Bestalde, KAIKU Korporazioko Xabier Aristi jardun da esnea eta esnekien kontsumoaren bilakaerari buruz eta etorkizunerako aurreikusten diren tendentziaz, bere ustean, esneak eta esnekiek etorkizuna oparoa dute, kontsumitzaileen lehentasun berriekin lerrokatuak daudelako.Aristiren atzetik, EHUKO irakasleta eta Euskadiko Nutrizionisten Kolegioko presidentea den Bittor Rodriguez aritu da eta gure elikadurarako duen garrantzia azpimarratu du. Bere ustean, esnea eta bere gantzaren inguruan paradigma aldaketa bat ematen ari da eta honenbestez, aukeraz baliatu beharra dugu kontsumoaren beherakadari aurre egiteko.

Azkenik, Ihardunaldia borobiltzeko optimismoa zabalduz eta esne sektorearen etorkizunaren aldeko apustua garbia azalduz hiru gazteekin osatutako mahaia izan dugu, Zumaiako Aritz Eizagirre, Zizurkilgo Ainhoa Labaka eta Aramaioko Iñigo Lauzirika eta hauekin batera, GAZTE ENPRESAko ekintzailetasun aholkularia den Marisa Trueba izan da. Hiru gaztek esne sektorearen alde egindako apustuaren motibazioa azaldu dute eta beren ustean, etorkizuna hobeagoa lortzeko klabeak mahaigaineratu dituzte.

Aurkezpenak:

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan