Igande honetan, urtarrilak 27, Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere urteko batzarra ospatuko du eta bertan bilduko dira bai baserritarrak bai agintariak eta sektoreko beste eragile batzu.
Batzarrean zehar 2018 urteko errepasoa eta balorazioa egiteaz gain, 2019 urteari begira mahaigainean ditugun erronkak aztertuko dira. Aurtengo Batzarra #BaserritarrazHarro lemapean ospatuko dugu, ENBA bezala oso harri bait gaude gure baserritarrek egiten duten lanaz bai elikagai osasuntsuak ekoiztuz bai natura, paisaia, mendiak eta basoak zainduz eta guregan dugun harrotasuna gizarte osoarengana zabaldu nahi genuke, baserritarrontzat ezinbestekoa baita gizartearen atxikimendua.
Hauxe da aurtengo batzarraren egitaraua:
Batzarra:
- 11,30tan. Irekiera: Mikel Pagola, Urnietako Alkatea
Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatua
Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea
- 12,00. ENBA eta ENARO kooperatibaren urteko kontuak.
- 12,15. ENBAko presidentearen urteko txostena
- 12,30. ENBAko 2018 urteko aktibitate memoria
- 13,15. Batzarraren itxiera. Iñaki Goenaga (ENBAko presidentea)
- 13,30. Bertso saioa: Unai Agirre
Aitor Mendiluze
Javier Ziarda
- 14,00. Elkartasunezko bazkaria Urnietako EULA sagardotegian hiru bertsolariaz lagunduta
Eguna: Urtarrilak 27, igandea
Lekua: Urnietako SALESIANOAK ikastetxean
* Bai Batzarra bai Bazkarirako aurrez izena ematea komeni da