instagramFacebookTwitter

“Gaur goizean ENBA nekazal sindikatuak bere XXVII Batzarra ospatu du Urnietako Salesiarren Ikastetxean eta bertan elkartu da jende ugari, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Mikel Pagola Urnietako alkatea eta Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua). Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuak elkarteko eta ENARO kooperatibako dirukontuak onartu ditu elkartearen egonkortasuna azpimarratuz.

ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak sektoreak Gipuzkoa eta euskal gizarte osoarentzat duen garrantzia azpimarratu du eta hain zuzen horrexegatik, apaltasun osoz, baserritarron harrotasuna aldarrikatu du, gizarteak ezer aitortu baino lehen, baserritarrok argi izan behar baitugu, gure lanaren garrantziaz eta gure ogibideak etorkizuna duela, are gehiago, elikadura osasuntsuari eta ingurumenari ematen dion gizarte batean.

#BaserritarrazHarro lema aukeratzeak garrantzi haundia du baserritarron lana (elikagaiak ekoiztu) aldarrikatzeaz gain, ekoizpenarekin batera doazen onurak ere aldarrikatu nahi dugulako (paisaia, ura, basoak, mendiko larreak, ...) eta gizarteak ondo baloratzea eta bereganatzea nahi dugulako, gizartearen aitortza eta babesa izanez gero, askoz xamurragoa izango baita gazteak baserrira erakartzea.

Azkenik, komentatu, sektoreko garapenari buruz, Gipuzkoako kasuan oso urte konplikatua izan dela, batez ere, landare arloan bai udaberria bai udaran izan dugun hezetasuna eta tenperatura altuak ikusita. Landare arloan, esan bezala, klimatologiaren eraginez, baratzagintzako ekoizpena %13,7an, mahastian %8,2 eta fruitaren ekoizpena %33,2an jeitsi da. Abelzaintzaren alorrean aldiz, oso egoera egonkorra bizitu dugu bai ekoizpenaren bolumenean bai prezioetan. Basogintzaren alorrean, oso urte kaxkarra bizitu da, pinuaren banda marrioaren erabateko leherketa eta zabalkuntzaren eraginez, pinu mozketak %15ean jeitsi direlarik.

Ekoizpenerako beharrezko ditugun inputen kostuak dexente igo dira: pentsua %4,8, argindarra eta erregaia %4an eta ongarriak %4,4an.

 

Dokumentazioa: Presidentearen Txostena

 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan