Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere poza agertu nahi du Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren aurrean. Autoan, Eguzkik eta Landarlanek Aralarren Saltarriko mangarainoko pista egiteko lanen aurka jarritako salaketa alboratu eta artxibatu egiten du, egindako lanak lege barrunean egin zirelako eta naturaguneak babesteko indarrean dauden arau guztiak errespetatuz.
Autoaren arabera, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari Arantxa Ariztimuño, garai hartan Ingurumeneko zuzendari zen José Felix Asensio eta Enirio-Aralar Mankomunitateko presidente zeb José Miguel Santamaría absolbituak izan dira.
ENBAtik gure babesa eta eskerrona berretsi nahi diegu heuren erabakiekin mendiko abeltzainen bizimodua hobetzen jardun ziren agintariei, Aralarko abeltzainen bizimodua duintzea izan bait zuten bere jokabidearen helburu bakarra.
Azkenik, ENBAtik dei egiten diegu salaketak jarritako Landarlan eta Eguzki talde ekolojistei, abeltzainentzat lan eta bizi baldintzak duintzeko erabakiak epaitegi bitartez oztopa ez ditzaten eta ildo horretatik, Eniriotik Igaratzarako bidea egoikitzeko lanen aurkako salaketa berehala erretira dezaten.