instagramFacebookTwitter

ENBA nekazal sindikatuak ALCAMPO distribuzio katea salatuko du Elikagai Katearen legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik, hain zuzen ere, LR marka, litroko 0,78 eurotan.

Esne ekoizleak une larria bizitzen ari direnean, ekoizpen kostuen etengabe eta neurrik gabeko gorakadak itota, ENBAren ustean guztiz salagarria da, esnea hain merke eskeintzea, ALCAMPO bera jakitun izanik, abeltzainek jasotzen ari diren prezioa eta nahiz industrian nahiz distribuzioan bertan izan diren kostu gorakadaren ondorioz, ezinezkoa dela esne hori prezio horretan eskeintzea, Elikagai Katearen Legea betetzen bada bederen.

Une honetan, Ministeritzako FEGAren azken txostenaren arabera estatuko bataz besteko prezioa 0,495ekoa da eta azken hilabeteetan, esne ekoizpenaren beherakadaren ondorioz, hilero hilero gorantza doa prezioa, beraz esnearen prezioa oinarritzat hartuta eta, industrian argindarrak, ontziak eta garraioak izan duen gorakadarekin eta distribuzioak beste hainbat erreferentzik izaniko gorakadarekin batera, esan bezala, argi eta garbi esan dezakegu, litroko 0,78 eurotako prezioak ez duela Elikagai Katearen Legea betetzen.

Honenbestez, datozen egunetan, ENBA sindikatuak salaketa jarriko du Eusko Jaurlaritzaren aurrean gai horretan duen eskumenaren arabera berak edo Ministeritzak beharrezkotzat jotzen dituzten urratsak eta inspekzioak abian jar ditzaten.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan