1 - Gipuzkoako abeltzaintza sektorean Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoarengatiko (GHE) aparteko laguntzak plazaratu dira Gipuzkoako ALdizkari Ofizialean.
2 - Deialdiak bi konpentsazio lerro ditu: bata, animalien heriotzarako eta, bestea, gaixotasuna gainditutakoan ekoizpenean edo ugalketan izan dituzten ondorioetarako.
3 - Onuradun bakoitzeko gehieneko laguntza 15.000 eurokoa izango da.
4 - Dirulaguntzen programa 400.000 eurotako dirupartidarekin abiatzen da baina, ebazpenak onartu baino lehen, dirupartida haunditzeko aukera aurreikusten da.
5 - Hildakoen abelburuen kopentsazio taula, laguntza lehen burutik hasita:
6 - Gaixotasunaren ondorioak konpentsatzeko laguntzen xehetasunak: Laguntza, 2023ko irailaren 1ean 10 abelburu baino gehiago dituzten ustiategiei emango zaie, baldin eta egiaztatzen badute albaitariaren laguntza jaso dutela GHEarekin bateragarria den sintomatologia tratatzeko. Laguntzaren zenbatekoa 150 eurokoa izango da albaitaritza errezeta bidezko tratamendua jaso duten behi bakoitzeko.
7- OSO KONTUAN IZAN BEHARREKOA: Laguntza jaso ahal izateko, Lurralde Oreka Berdeko Departamentuari jakinarazi behar zaio ustiategian GHEaren sintomatologia bateragarria duen kasu bat gutxienez egotea.
8- Eskaerak eta dokumentazioa internet bidez aurkez daitezke, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikotik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) , dirulaguntzen atarian; han egongo dira eskuragarri informazio guztia eta eskaera egiteko inprimakiak.
9 - Laguntza eskaerak 2023ko azaroaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, egun hau barne.
10 - INFORMAZIO OSOA: Gipuzkoako Aldizkaria Ofiziala (2023-10-27)