instagramFacebookTwitter

Gaur ENBA-Gipuzkoak antolatutako Esne Jardunaldia ospatu da Zaldibian. Bertan, abeltzainak, kooperatibak, esne-industria eta beste erakunde sektorial batzu bildu dira. Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ireki du jardunaldia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko diputatuak itxi.

Amaia Barredok iragarri du esnetarako behien plan sektorial bat abian jarriko dela laster, sektorearekin berarekin lankidetzan, sektorearen benetako egoera orokorrari aurre egiteko. Bide batez, sailburuak berak aitortu duen bezala, ENBA sindikatuak planteatu zuen plan sektorial hau egiteko beharra.

Ondoren, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Francisco Sineirok eta Jorge Santisok esnearen sektorearen egoera poliedrikoari heldu diote, eta ekoizleen elkarteak bultzatzeko beharra, prezioak indexatzeko sistema orokor bat aplikatzea eta esnekien, bereziki gaztaren, kontsumo gero eta handiagoari arreta handiagoa jartzea azpimarratu dute.

KAIKU Korporazioko Nerea Arroyok eta KAIKU kooperatibako IƱigo Aranburuk merkatu globalean eta ziurgabetasunez betetako merkatu batean tokiko enpresa batek dituen erronken berri eman dute.

LURSAILeko Javi Garrok azken bi urteetako (2022 eta 2023) errentagarritasunaren bilakaeraren berri eman du. Sektore ekoizlearen zati handi batek ekoizpen-kostuen azpitik ekoitzi du, eta, gainera, esnearen azpisektoreko zuzeneko laguntzen bilakaeraren berri eman du, hektareako laguntzak jaitsiz eta buruko laguntzak handituz.

Mahai-inguru batek eman dio amaiera jardunaldiari. Bertan, bi abeltzainek hartu dute parte: Aritz Eizagirrek (Zumaiako Xarrondo Esnekiak) eta Arantxa Goenagak (Donostiako Yogures Goenaga) eta hauezaz gain, Beasaingo Iker Markinez de Kaxola sukaldariak, Malen Sarasua LEARTIKER esne-zentroko arduradunak eta Josu Garaialdek (Hazi) sustapen teknikaria.

Itxiera, bestalde, Xabier Arruti diputatuaren kontua izan da, egungo sektore ekoizlearekiko arreta eta etorkizuneko ekoizleentzako apustu berrien aldeko apustua bateragarri egiteko beharra planteatu duelarik.

ENBA-Gipuzkoak azpimarratu du prezioak finkatzeko metodologia bat bultzatzearen aldeko apustua egin duela. Metodologia horretan, beren esanetan, merkatuko beste faktore batzuen artean, ekoizpen-kostuak izan beharko litzatekego dira faktore nagusiak.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan