instagramFacebookTwitter

Gaur goizean, Urtarrilak 31, ENBA nekazal sindikatuak bere XXXIII. Batzarra ospatu du Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan eta bertan elkartu dira baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea, Xabier Arruti Gipuzkoako Lurralde Oreka Berdeko diputatua eta Amaia Barredo, Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua). Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuak elkarteko eta ENARO kooperatibako dirukontuak onartu ditu.

Batzarrean, azken 25 urteetan ENBAko abokatua izan eta iaz hil zen Ixiar Artega Mercader omendu du, bere sendiaren aurrean, Ixiarrek egindako lan bikaina aitortuz eta eskertuz.

Ondoren, atseden txiki ostean, estatu mailako behi okelaren interprofesionaleko zuzendari orokorra den Javier López jaunaren hitzaldia izan da non bai estatuan edo Europan bai nazioarte mailan okelaren alorrean gertatzen ari diren fenomenoak azaldu ditu eta azpimarratuz, Euskadiko okelaren egoera, estatuko eta nazioarteko merkatuen baitan dagoela neurri handi batean.

Batzarrean, Iñaki Goenaga presidenteak, agintariak aurrean zituela, herri bezala, Euskadik bere elikadura-estrategia behar duela mahaigaineratu du, herri modura ditugun beharrak, gaitasunak eta ezinak, elikagai kateko katebegi guztien artean, erakundeetako sail ezberdinen artean eta nola ez, kontsumitzaileen eskutik, denon artean, elikadura-estrategia adostua eta partekatua izan eta gure herriak izan nahi duen etorkizunerako oinarri sendoa finkatzeko.

Elikadura-estrategian ekoizpena eta eraldaketaz gain, elikagaien komerzializazio ereduak eta jendartearen elikadura osasuntsua, kontsumo ohituraz eta tokiko elikagaien kontsumoa sustatzeko herri politikak jaso beharko lirateke, baina horretarako, erakunde arteko elkarlana ezinbestekoa izateaz haratago, erakunde bakoitzeko sail guztien inplikazioa behar da, elikadura-estrategia gauzatzeko unean politika transbertsalak sustatuz.

Hernani. 2025.01.31

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan