instagramFacebookTwitter

argindarra.2

ENBA nekazal sindikatuak gogor salatu nahi du IBERDROLA DISTRIBUCION ELECTRICA enpresaren jokabidea, baserri ingurunetako argindar azpiegiturak bertako biztanleen kontura berritzen ari direlako, berez, berak egin beharreko lana denean.

IBERDROLAk azken urte edo hamarkadetan ezer gutxi inbertitu du baserri ingurunetako argindar transformagailu eta lineak berritzen eta orain, etxe isolatu asko baimendu direnean eta bestalde, ustialekuetan behar haundiagoak ditugunean, bere kabuz egin beharrean, inbertsioak egiteko faktura herritarrei egozten ari zaie.

Baserri ingurunetako argindar azpiegituraren egoera tamalgarria da eta honenbestez, inplikatuak dauden erakunde eta uneontan hauteskunde lehian diharduten alderdiengana jo nahi du ENBA sindikatuak, heuren egitarau eta proiektuen lehentasunen artean sar dezaten.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan