Gaur argitaratutako Euskadiko Aldizkari Ofizialean 20/2016 DEKRETUA, otsailaren 16koa, argitaratu da eta honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak arautuko dira aurrerantzean.
Dekretu honekin honakoak arautzen dira: Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketaren erregimenerako eskubideak esleitzea, Erkidegoko honako laguntza-erregimen hauek (Oinarrizko ordainketa, Klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarriak aplikatzeko ordainketa, Nekazaritza-jardueran hasten diren nekazari gazteentzako ordainketa osagarria, Ordainketa elkartuak, Nekazaritzako ustiategi txikietarako erregimen sinplifikatua, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta Zuzeneko ordainketak, landa-garapenerako laguntza jakin batzuk edo mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko zenbait programa betez egindako ordainketak eskuratu dituzten pertsonek bete behar dituzten baldintza-arauak.